www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kafe bat

 

        Sar gaitezen kafe onetan eta an itz egingo degu gustorago.

        Bear dan bezela egarriak nago eta komeni zait edatea.

        Nai dezu edan esne izoztua edo limoi ura?

        Eskerrik asko, zerbeza artuko det.

        Mutill, ekatzak zerbeza zuria.

        Ekartzak te.

        Jaun onek ere artuko du?

        Ez, emango dirak pontxe txit beroa.

        Nik neretzat artzen det goizean jikara bat txokolate eta baskal ondoan te.

        Guzira egiña nago ni.

        Adiskidea, egingo zenduke mesede, paper ori irakortzen dezunean emateaz?

        Ara emen, jauna, irakorri det.

        Politikari darraizkiozu?

        Gitxi; ez det irakortzen teatroari eta komertzioari dagokiona besterik.

        Ezeren berririk badago?

        Gaur ez dago ezer bearrekorik.

        Mutill, paper franzesik badek?

        Ez jauna, Gobernuak debekatu ditu kafetan.

        Mostradoren gañean dagoen paper ori ez dek erbestekoa?

        Bai jauna, ingelesa da.

        Paper alemanak ere badauzkagu.

        Nere adiskidea, biajero zintzo batek ez du politikaz itz egin bear agirian.

        Pagatu dezagun eta jarraiogun gure paseori.

        Utzi egirazu pagatzen; beste batean etorriko zatzu zure txanda.

 

aurrekoa hurrengoa