www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pelukero bat

 

        Jauna, berorren agintera nago.

        Berorrek nai duenean bizarra kenduko diot.

        Itxoon beza piska bat eskuoiala para deiodan.

        Zuk nai dezun bezela; oraindik ura berotu ezda.

        Barka bizat; ezda ala, makiña bat denbora da irakiten dagoela.

        Egin beza mesede leio ondoan esertzeaz; eguraldia ain odeatua dago eze ez da ongi ikusten.

        Labañak, eskuoialak arkitzen ez ditut.

        Komoda gañean daude.

        Eskuoial garbiak tokadoreko kajoian daude.

        Begira ebaki ez nazazun.

        Ez beldurrik iduki.

        Jaboiak usai gaiztoa dauka.

        Jaboitxoa bukatzen ari da.

        Labañak larruan igaro itzatzu.

        Giro onean daude; gaur goizean zorroztzailleak ekarri dikazkit.

        Onera etorri baño leen arrian txorroztu ditut.

        Ah! Zer egiten dezu? ebaki nazu.

        Odola darit.

        Ez da ezer; mazkulotxo bat ebaki det.

        Nai du mostatxak piska bat moztzea?

        Ez, ez; astu zait esatea ezpainpean ez bizarra kentzeko.

        Ongi da; nai du perilla utzi dizaiodan?

        Alaxe da.

        Illea piska bat moztuirazu.

        Atzetik motz nai du?

        Bai, baña ez kopeta geiegi agertu.

        Guraiza oriek ez dute ongi ebakitzen.

        Belarria atzamurtu dirazu orraziaz.

        Utzi bizat, jauna, burnia beroerazitzen.

        Alperrik da; ez det illea txigortu nai.

        Illetxigor diabru oriek illea zatitu eta urdintzen dute denbora baño leen.

        Baña moda da.

        Esaizu pelukak saltzeko zuek asmatzen dituzuten modak dirala.

        Izpilluan begiratu nai du? Illea berorren gustora ebakia dago?

        Piska bat moztuitzatzu aurreko aldamenetan.

        Aski da; orrela ongi dago.

        Nai du olio usaidun edo pomada piska bat jarri deiodan?

        Ezer nai ez det; eskobilla nazazu piska bat eta geigo bear ez det.

 

aurrekoa hurrengoa