www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Paseoa

 

        Egun ederra.

        Paseatzeko ezin izan liteke egun oberik.

        Jira bat ematera joan nai dezu?

        Aizea artzera goazen.

        Jiratxo bat ematera goazen.

        Gusto aundiz.

        Bai orixe.

        Zurekin naiz emendik minuto batera.

        Zure agintera nago.

        Zuk nai dezunean irtengo gera.

        Zeñ aldetatik joango gera?

        Ibai ondotik goazen.

        Ibai ertzak txit atzegingarriak dira.

        Zaldiz paseatuko ote giñake?

        Zer deitzozu?

        Baldin andre oiek joan nai badute kotxe bat artuko degu.

        Bildur naiz bidean autz geiegi egongo dala. Eguraldi ain legorra dago eze.

        Ez aztu paraguasak artzera eguraldi txarraren bildurrez.

        Baporezko ontzian joan gaitezke...

        Baita itzuli ere.

        Idea txit ederra.

        Paseo ori txit gustokoa da.

        Txit laister egiten dan biajea da.

        Orain goazen bide onetatik.

        Zelai ori igaro naiago dezu?

        Obe litzeke; ala itzalean ibilliko giñake.

        Toki au txit egokia da; atzeden ezagun piska bat.

        Belar gañean eseri gaitezen.

        Txit bustia dago.

        Txara onetan sar gaitezen.

        Emen pasea gaitezke beti itzalean.

        Bide txigor onetatik goazen.

        Etxera biurtzeko biderik laburrena da.

        Zuaitzak jartzen duten toldoak eragozten dio eguzkiari bere erreñua igarotzen.

        Berandu ez da.

        Goiz itzuli nai nuke.

        Ni nekatua nago.

        Ezin jarraitu dizut.

        Orren presaka etzaite ibilli.

        Ordu erdiko bidea besterik etzaigu falta.

        Ibaia berriz igaro dezagun.

 

aurrekoa hurrengoa