www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bizitza bat artzeko

 

        Alkilatzeko bizitzarik badauka?

        Esan dirate berorrek bazeuzkela bizitzak alkilatzeko.

        Bai jauna, batzuk badauzkat.

        Zer bizitza nai du?

        Bizitza amueblatua edo amueblatu gabea nai du?

        Bizitza amueblatu bat nai det.

        Berorrek nai duena daukat.

        Lenbizikoa ta bigarrena utzik daude.

        Biak edo banaka alkilatuko ditut.

        Bietako bat askoko det.

        Berorrek eslejituko du.

        Bearbada biak artuko ditut.

        Bi alkoba, sala bat eta sukalde bat bear ditut.

        Jarri daizkiot.

        Nai du mesede egin berorren bizitzak erakusteaz?

        Gusto aundiz.

        Aurrera sartu bedi.

        Jarraitu bizat.

        Bizitzak erakustera nijoakio.

        Emendik nai badu.

        Au da aurreneko bizitza.

        Zazpi zati dauzka: sala aurre bat, sala bat, jantoki bat, bi alkoba ta bi gabinetetxo.

        Pieza on askoak dira.

        Badago beste gelarik bizitza oni dagozkionik?

        Morroiantzat gela bat eta sukalde bat.

        Eta zenbat kostatzen da?

        Zenbat nai dezu guzia gatik?

        Illean irureun peseta.

        Aizkena da?

        Bai jauna.

        Txit gariztia da.

        Ori diru asko da.

        Geienean astean larogei pesetako arrazoian alkilatzen det.

        Illeko artzen badu zerbait gutxiagoan utziko diot.

        Ikusten du bizitza txit garbia dagoena.

        Bistak ere txit ederrak dakazki.

        Bizitza ederra da, baña prezioak ikaratzen nau.

        Geiegikoa da.

        Usten dit bigarrena ikusten?

        Berorrek gustu duen bezela.

        Uste det geiago gustatuko zaidala.

        Diferentzi andia dago?

        Bai jauna, baña ez dago au bezin ederki amueblatua.

        alea au da.

        Ez da aundia, baña neretzat egokia.

        Ikusten du nola dagoen bear dan guztia eta muebleak ere txit onak dirala.

        Kaobazkoak dira mueble guztiak.

        Emen dauzka bi silloi, sei silla, alfonbra berri bat eta kortiña txit garbiak.

        Gañera daude armarioak tximinian alde bietatik.

        Alkoba erakutsi bizat.

        Ikusi dezagun oe ona dan, zeren ori da gauzarik onena.

        Oberik ezin izan.

        Gela kale aldera dago?

        Ez jauna, jardiñ aldera dago.

        Askoz obe; ala kotxean otzak ez naute esnatuko.

        Beste alkoba ikusi nai du?

        Uste det oea ona dala.

        Zenbat nai du bizitza one gatik?

        Illean eun peseta, baña gutxiagoan ezin alkila dezaket.

        Begira beza, barrio au errian dan onanetakoa da eta zeñean dirala etxeak gariztienak.

        Tokia da ederra txit.

        Ongi bada, emango diozkat eun pesetak.

        Baña bear ditut bodega bat eta egurra ta ikatza gordetzeko lekuak.

        Ori ez da zer esan.

        Erropa zuria emango dit.

        Bai segurki.

        Zortzitik zortzi egunera aldatuko zaizka maindirak eta egunero emango zaizka bi eskuoial, zabau bat eta serbilleta.

        Korredoreko ezkerreko aldean daude komunak ingeles gisara.

        Begira, etxean jan eznezake?

        Bai jauna.

        Emen arkituko du mai biribilla ongi serbitua eta jende eslejitua.

        Astean zenbat eramaten du?

        Urtean zortzireun pesetako arrazoian.

        Zenbana irteten da?

        Asteko amabost peseta.

        Bigartik asiko naiz.

        Biak gatik, bizitza ta janagatik, zenbat eramaten du?

        Orantxe esan diot, merkeago ezin izan.

        Ez dago bada geiago zer itz egiñik.

        Noiz bizitzaren jabe egiteko asmoa du?

        Gaur gabean etorriko naiz lotara.

        Egizu goiztxo guztia pronto egoteko modua.

        Ongi da.

        Nere aginteak ematera noa.

        Nai duenean etorri daiteke.

 

aurrekoa hurrengoa