www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jardin bat

 

        Zure jardiña txit ederki kuidatua dago.

        Ezliteke obeto kuidatutako jardiñik billatu.

        Zure jardiñeroak elojioak merezi ditu.

        Beraz txit kontentu nago; geiago eziñean entenditzen du bere ofizioa.

        Atoz lora oiek ikustera.

        Gañgañekoak dira; txit ederrak dira.

        Aurten lora asko da.

        Narzisoak laister loratuko dira.

        Erloitxo onetan tulipanak eta jazintoak daude.

        Lora oiei nola deitzen diezu?

        Au da krabelin bat; ura ranunkulo bat.

        Utziko dirazu erramillete bat egiten?

        Gusto aundiz; laguntzera noa.

        Aurrena arrosak bildu ditzagun.

        Bioleta dobleak jarri itzatzu.

        Ezeizu astu jeranioa, zeñek ain usai ederra daukan.

        Daliak, naiz usai gabe, begiak betetzen ditu; kolore guzietakoak dauzkat.

        Klabeliñak gustatzen zaizkitzu?

        Bai ikustea, baña bere usaia ez.

        Zer erramillete ederra!

        Jeringilla bakarrik falta du.

        Milla esker ematen dizkitzut.

 

aurrekoa hurrengoa