www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eguraldia=(denbora)

 

        —(Zer denbora dago?)

        —Eguraldi bat gozotsua, txit ederra=(ederra txit) egiten du.=(Txit denbora ederra dago=Denbora ederra dago txit=Denbora txit ederra dago:...gozoa.)

        —Egun bat ederra irukiko degu=(Gaur denbora ona izango degu=daukagu).

        —Alaere gauaz euria arizan.=(Bart euria ari zalarik)=egin duelarik).=Orregatik bart euria egin du.

        —Aizeak ganbiatu du=(Aizea mudatu=biurtu du).

        —Eguraldiak euria eskeintzen (amenazatzen) du; ekaitza (tenpestadea).=(Denborak euri antza dauka=senblante=(arpegi)txarra=(gaiztoa)dauka.

        —Zerua estaltzen da; lañoatzen da.=(Odeatzen ari da).

        —Ur tantoak=euri tantoak erortzen (ari) dira.

        —Euri erazo=(jasa)txit andia ari da.

        —Turmoia aditzen dezu?

        —Jesus! Zer ekaitza!=(au tenpestadea!=au denbora!).

        —Gau guztian aritu dira tximiztak=(ez dira gelditu tximiztak).

        —Etzin nintzanean=(oiratzean)asten zan turmoatzen=(turmoiak egiten)=(asten ziran turmoiak).

        —Oñazkar bat erori da.

        —Kaskarabarra=txingorra ari da.=Kaskarabarrari=txingorrari erazo dio.

        —Asten da euria gutxitzen=(atertzen ari da)=Euria gelditzen ari da. Eguraldia argitzen da=(ari da).

        —Lañoak desegintzen=gitxitzen=ezkutatzen=joaten asi dira=badijoatz=(Odeia garbitzen ari da).

        —Begira zer ustargi(en Segura dizen Erromako zubia)ederra!

        —Eguraldia=(denbora)biurtzen da; edertu=(ondu=argitu)du.

        —Eguzkiak kiskaltzen du.

        —Bero bat egiten du ezin agoanta-garria=(sufritu/garria) lezakena=(geiegia)=(Ezin sufritu(iraun)lezaken beroa dago).

        —Izerditan, uretan bustia bezela=(ur egiña)nago.

        —Autz asko=(andia)dago.

        —Goizean(gaur goizean intza zegoen)kanpuan intza zegoan.

        —Aizea egiten du=(aizea dabill).

        —Aize oztxoa=preskoa dago.

        —Aizea erori da=(gutxitu da).

        —Txit otz andia dago.=Otz aundia dago txit.

        —Otz leorra egiten du=(dago).

        —Izotza egiten du (=ari da).

        —Otzikarak nago.

        —Termometrua jaizten da.

        —Ibaia ormatu du. Patiñak dabiltz bertan.

        —Ormak ez du oraindik irauten=(Orma ez dago bear aiña sendo oraindik).

        —Izotza ari da; oingiroa=(lurra)ormatua dago.

        —Elurra ari da.

        —Elurra ari da al dan guzian(ezin geiagoan), txit malo.

        —Gaur goizean egin duen elurrak bigundu (=gozatu) du asko eguraldia.

        —Izotza desegiten (kentzen) ari da.

        —Elurra urtutzen ari da.

        —Loi asko dago.

        —Eguraldi buzti ta galgarria dago.

        —Illun dago.

        —Illargia dago.

        —Egun sentia da; argitu du.

 

aurrekoa hurrengoa