www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jostun bat

 

        Deitu erazi dit; berorrek etorri erazi dit, andre?

        Bai; enbajadorearen dantzara nua ostegunean, eta blondazko soñeko bat bolanteakin eta raso zurizko bisoakin bear det.

        Nola egiten dira gorputza ta maukak?

        Nai badu sinistu; esleji bitza gorputza griega gisara eta maukak laburrak gona bezela bolanteakin.

        Nai du ere raso errosa kolorezko zisneakin guarnezitutako kapa?

        Orregatik zenbat eramango didazu?

        Lareun erreal geiena.

        Egiazki asko da, batez ere estazioaren bukaeran; baña arreglatu ezazu aldan modurik onenean.

        Bearko nituzke ere orraztzeko bi oial goizetarako eta traje batzuek udaberrirako.

        Egin daizkiot muselina lanazko bi oialak, Napolesko gro ur dunez traje bat eta puplin listatutako soñ bat goizetarako.

        Beste gauzaren bat nai badu nere almazenean esleji dezake; an billatuko du modakoena.

        Egin daikezu Napolesko grozko soñaren gorputza adornatzeko rizadu bat sorbaldetan eta maukak piska bat zabalak zerbaitez adornaturik.

        Oialak egirazu pieza batean aurretik irikiak.

        Goizetako soñaren gorputza egingo det biotzaren itxuran gurutzatua ta lisoa, gonaren luzeeran errozetakin, goian zabal ta bean estu diran mauka zearkatuak, taldetik taldera botoiakin.

        Goitik jarriko det esklabina bat mokoaz, orratz batez aurretik itsasteko moduan.

        Ederkiro da txit.

        Esklabina ori lisua edo guarnezitua eramaten da?

        Guarnizio aundi bat iduki bear du; bisitarako traje senzillo bat da.

        Deseatzen ditu azkeneko modako kamisolin enkajez guarnezitutako kuello bordatuakin, jenero igoaleko bueloak, edo goizerako txano Ingalaterrako edo Bruselasko puntuan guarnezituak?

        Surtidu aundi bat daukagu.

        Ori guztia ekarri egirazu laister.

        Bearbada beste zerbait geiago eskatu bearko dizut.

        Nizaz kontentu geldituko da.

 

aurrekoa hurrengoa