www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kuadro saltzalle bat

 

        Baldin kuadro saltzallean itzai sinistuko balitzateke millaka aziko lirateke pintore andian obra maisuak.

        Ni ez naiz orrelako trafikantea.

        Agertzen diodan kuadroa Korrejiorena da erriko aurreneko artistak aseguratzen dutenez.

        Egin beza mesede irakurtzeaz berri onetan kuadroaren kondaira; gañerakoa billatuko du Vasarin.

        Eta kuadro au zeñena da?

        Pintorean gañean ez daude batean iritziak; baña guztiak diote kuadroa miragarria dala.

        Begiratu bizaie itxura oien egoerai, arpegi ta oialen bizitasunai.

        Kuadrotik kanpora irteten dala ez lezake esan zaldi basauntz gisako ori?

        Emen dauka lente bat; esamiñatu beza.

        Baña ekibokatua zaude; urliaren kopi bat da.

        Oialak gogorrak dakazki.

        Kolorea mesprezigarria da.

        Bere meritorik andiena dago konpontzean.

        Dizipulu baten ikastea baizik ezta.

        Emen dago bat gauza on asko dauzkana.

        Itzalen bariedadeak erakusten dute Leonardo de Vinziren mota.

        Kuadro oiek ol gañean Veneziako eskolakoak dira.

        Ez det sinistatzen zeren veneziatarrak piñuzko olaren gañean pintatzen zuten.

        Zearkako buru oiek biak txit ederrak dira.

        Pintore idor bat da.

        Baña egiten duenean etzaio ukatu bear delikadeza ta bizitasuna.

        Dibujoaren garbitasuna gatik, konpontzea maitasuna gatik eta bere obra guzietan ikusten dan armoni graziosagatik merezi ditu elojio andiak.

        Kolore emalle bat ederra da.

        Koloretzea txit ongi entenditzen du.

        Freskuan txit ederki pintatzen du.

        Aragiak bear bezela pintatzeko ezta besterik igoalatuko duenik.

        Aur ori etzait gustatzen.

        Paratzen dituen kanpoak ez daude diran bezela.

        Erretratuak txit ongi ateratzen ditu.

        Bere erretratuak afamatuak dira.

        Kanpoak txit ongi pintatzen ditu.

        Maisuari gañ egin dio askoz ere.

        Flamenkotarren eskolari darraikio.

        Ezin obeto pintatu liteke.

        Itxasoko gauzak azierto berekin egiten ditu.

        Ikusi ditut bozetoak eta dibujoak bere eskuko plumaz.

        Anziñakoa txit alai irudierazitzen du.

        Tenploan egin dako kuadro bat erregalatu dio Akademiari dirudiena amalaugarren eunkoa.

        Kobrean ere pintatu du.

 

aurrekoa hurrengoa