www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bankero bat

 

        Zer ofrezitzen zaio, jauna?

        Napolesko berorren korresponsal batek berorren kontra emandako letra bat dakarkiot ganbiatzeko.

        Etxe txit maitagarria da, zeñekin egiten ditudan negozio asko.

        Letra agertzean pagatzekoa da.

        Bankuko billeteakin pagatzera nijoakio berealaxe.

        Zati bat urretan pagatuko ziñaket?

        Ganbioa gutxitu dezake.

        Igoal zait; Endosatua dago?

        Bai jauna, nere naiera endosatua dago.

        Ongi da; emen dauzka bi Bankuko billete bi millana errealekoak, bat lau millakoa, ogei larogei errealeko eta gañerakoa zillarretan ta koartotan.

        Zenbat jatxi du ganbioa gatik?

        Iru erreal urre diru bakoitza gatik.

        Baña uste det zerbait falta dala.

        Iru erreal baizik ez zakua gatik.

        Kontua zuzen dago; baña urrezko bi moneda oiezaz duda bat daukat onak diran edo ez; baten markak ez dira ezagun.

        Nai badu beste bi emango diozkat.

        Pisu bat badu? Au pisa dezagun.

        Bost ale falta zaizka.

        Emen dago bat ona.

        Esan liteke au arrazpatu egin dutela; kolorean itxurara edozeñek uzteko luke falsoa dala, edo liga asko daukela.

        Ez dago arrazpatua.

        Kordontzillua ongi konserbatua dauka.

        Ur fuerteaz ikusi dezagun.

        Urre txit garbia da.

        Londresko berorren korresponsalaren beste letra bat badaukat, ikusita amabost egun barru pagatzeko.

        Nai du azeptatu?

        Ezin dezaket; ez det artu abisoko karta.

        Protestatu egin bearko det.

        Erregutzen diot egun batzuetan itxooteko; egun batetik bestera etorriko da nere korresponsalaren karta.

        Orduan itxoongo det ez atsekaberik ematea gatik.

        Bildur gabe badagoke; gizon txit abonatua da.

        Abisoa artu bezin laister pagatuko diot ganbioa jatxita.

        Bere balioa gusto aundiz artuko det Milanerako letra batean ogei ta amar egun pean plazako ganbiora.

        Orren gañean alkar adituko degu.

        Iru edo lau egun barru biurtu daiteke.

        Ez det faltatuko, baña zenbat eramango dit ganbioa gatik?

        Ori plazoan da diru gutxian egongo da.

 

aurrekoa hurrengoa