www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Arrantza

 

        Arrantza gustatzen zatzu?

        Nere pasioa da.

        Non ariko gera? Estankean ala ibaian?

        Estankea arraies betea dago.

        Kañaz arrantzatzen dezu?

        Denborapasa gaiztoa da, baña aitortzen det, gustatzen zaidala.

        Estankean ari gaitezke kañaz beroak dirauen bitartean, eta gauaz altxatuko ginduzke sareak.

        Askotan sareaz arrantzatzen det ibaian.

        Esparbelaz arrai andiak arrapatzeko bentaja dago.

        Zer arrai mota dauzkatzu emen?

        Salloak eta karpak ugari dauzkagu.

        Emen dauzkatzu amu mota guzietakoak, eta txitxarak zebatzeko.

        Eskaluak ongi eltzen diote amuari.

        Sollo bat arrapatu det.

        Eta nik karpa txiki bat.

        Itxozu; beste batek eltzen dio amuari.

        Alaxen da; tenka ederra!

        Kaña botazu.

        Ez dago pronto; botazu zurea.

        Ederki; emen ateratzen det perka bat.

        Kañaz arrantzan alaia zera, baña nik ez det entenditzen.

        Sareaz ari zaite bada.

        Obeto izango da; goazen ara.

        Atera ezazu; sarekada ederra.

        Emen irteten dira gobioak, barbutxoak eta aingirak; lanperna batzuek ere badaude.

        Ariñ, etxera; ez da arrai presko prijitutakoaren platera bezelakorik.

 

aurrekoa hurrengoa