www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Diosala egiteko eta jakiteko norbaiten osasunagatik

 

        Andrea, dama, onoratzen naiz berorri diosala egiteaz. Egun on daukela.

        Jauna, bai berorrek ere.

        Egun on, adiskidea.

        Nola zaude? Zer modu? Zer diozu?

        Txit ondo. Modo onak; mañak lenak. Ala ala. Berori serbitzeko. Zure galdea. Eta zu?

        Ni ez nago ondo.

        Sentitzen det.

        Zer dezu?

        Eztula. Otzikara. Buruko miña.

        Kalentura iruki det.

        Gau guztian begirik ez det bitu.

        Noiz ezkero zaude miñez?

        Nere osabaren etxean zu ikusteko gustoa izan nuen egun ezkero.

        Onenbeste denbora? Zerbait artzen dezu?

        Tisana artzen det eta beroan egon.

        Uste det ori ez dala ezer izango.

        Uste det laister sendaturik ikustea.

        Eskerrik asko.

        Nola dago emaztea?

        Txit onik; osasun ederrarekin dago.

        Atsegin det. Eman zaiozu nere eskumuñak.

        Zure aita jauna beti gaizki dabill?

        Obeto dijokio, Jainkoari eskerrak.

        Atsegin det.

        Eta zure ama andreak zer dio?

        Ala; beti bezela.

        Nere ama ezin irten da gelatik.

        Ez nekien miñez zegoela.

        Gauza gutxi da; baña bere edadean kontu artu bear zaio.

        Zure anaia beti bezela ongi arkitzen omen da.

        Bera ta bere seme guztiak txit mardulak dira.

        Egirazu mesede nere partez gorantziak emateaz.

        Etzait astuko.

        Nere eskumuñak etxeko guziai.

 

aurrekoa hurrengoa