www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Korreoa

 

        Korreoa noiz irtetzen da emendik?

        Igandetan ez beste egun guztietan.

        Zure karta korreorako da?

        Prezisoa da gaur irtetzea.

        Ezin galduko dezu denborarik, bada irtetzera doa.

        Ez du itxoongo asko.

        Illak zenbat ditu?

        Gaur iru.

        Ez; lau.

        Etzait sobrea besterik falta jartzea.

        Ekarrirazu; ekatzu oblea bat.

        Zer egin diot silluari?

        Non ote da sillua?

        Nere sillua ezin billatu det.

        Arkitu det; emen dago.

        Karta au korreora eramaizu.

        Frankeatuko dezu.

        Etzaitzu astuko galdetzea frankeatu bear dan ala ez.

        Zabiltz.

        Nere karta korreora bota dezu?

        Denboraz eldu ziñan?

        Korreoa irtentzan?

        Nere karta frankeatu dezu?

        Zenbat pagatu dezu?

        Neretzat kartarik bada?

        Galdetu det eta etzekiten zer eranzun.

        Korreoa orantxe allegatu da.

        Joan zaite bereala nere kartak ekartzera.

        Oraindik ez dituzte partitzen.

        Zer egunetan etortzen da onera korreoa?

        Korreoa etorri da?

        Karta bat iduki bear det apartatuan.

        Korreoko etxea non dago?

        Emendik urruti dago?

        Nai dirazu izentatu bidea?

        Adiskide batekin billatzea.

        Zu zera?

        Neroni.

        Ongi etorri.

        Atsegin det asko zu ikusteaz.

        Zer poza daukadan zu ikusteaz!

        Atsegin det zu emen billatzeaz.

        Noiz ezkero zaude Amerikatik biurtuta?

        Noiz itzuli zera kanpotik?

        Joan dan larunbatean biurtu nintzan.

        Bart biurtu nintzan.

        Nola etorri zera?

        Korreoakin.

        Burni bidetik edo baporeko (lurruñ) ontzian etorri bear zenduen.

        Bai, baña nere emazteakin ninjoan, eta oni etzaio gustatzen asmazio berri oiek.

        Etzenduen an uda guztia igarotzeko asmoa?

        Zerk itzuli erain dizu ain laister?

        Emen neronek bukatu bear nituen egitekok.

        Nola arkitu dezu biajea?

        Txit atsegiña.

        Biaje ona egin dezu?

        Txit ona, eskerrik asko.

        Noiz izango det atsegiña zu nere etxean ikusteaz?

        Noiz etorri nai dezu; noiz etorriko zera gurekin baskaltzera?

        Ez dakit, lan batzuek egin bearrak dauzkat.

        Poz andia izango degu zu ikusteaz eta zurekin itz egiten.

 

aurrekoa hurrengoa