www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGEIGARREN EGUNEAN
NOLA JESUS ZERURA IGO ZAN

 

        I. Pensatu, Jauna azkeneko agertu zanean, Dizipuloai bear zuten zeruko dotrina nola eman zien, eta Olibeteko mendira igo ziteala agindu zien: da gero beren etxe jakiñean, da erretiro santuan egon ziteala, Espiritu Santua artu, ta aren amorio ta doaiaz bete artean.

        II. Pensatu, Mendi santu artara igo, ta gure Jesus Dizipuloetatik despeditu, ta amorio, ta kariño dibinozko bere bendizioa eman ziela: da guziak begira zeudela, ta guzien erditik, Jesus zeruko Errege, Jainkoaren Semea, bere birtutez, da bere gloriazko Majestade guzian zerueetara igotzen ikusi zutela.

        III. Pensatu, zer pena batetik, zer atsegiña bestetik Apostoloen Biotz santuak artuko zuten. An zeuden guzien artean Ama Birjiñak, bere Biotzeko Seme Dibinoa alako glorian ikusi zuenan, zer esan, zer pensatu, ta zer sentiko zuen! Aingeruak berriz zer, da nolako kantak, alabanzak, eta zeruko musika.

        Zoaz ordu onean, Jauna, zoaz gure Jabea: Zoaz gure Jainko ta Erregea: Zoaz, da zure Erreinoan betiko zar zaite. Zoaz, da guzien partez menpea, ta Koroa ainbeste kostarikakoa, pelea bizian irabazia, ta Zuk ondo merezia ar ezazu. Zoaz, Jauna ta zure ondoren gure biotzak bijoaz or gora. Goazen, nere Jesus maitetsua, ta lurreko pensamentu bajuak utzirik, bizi berri santu batekin zerukoak ar ditzagun, zu beti amatzeko, ta alabatzeko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa