www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARRENEAN

PENITENZIARA ANIMATZEKO ARRAZOI ERAGILLEAK

 

Pekatu egin da Jainkoa ofenditu bader, penitenzia egin bear det. Ala da egia; baña noiz ori egingo det?

 

        I. Ill ezkero ezingo det: bada denbora irago zan, lekurik ezta.

        II. Eriotzan bertan txit gaitz da: bada denbora gutxi, ta estua da.

        III. Beste denborarik, orañgoa baizik, nere eskuan eztago: bertatik balia nadin: edo penitenzia egiten biziro bereala asi; edo sekulan egingo eztedala, bildur izan, edo etsi.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Ai Jauna! Nere ejenplo, edo obra gaistoakin zenbati obra onak egiteko bidea, ta gogoa kendu diot? O desditxa! Ez neronek egin, ta ez besteai egiten lagundu, ezpada eragotzi! Zer kalte andiagorik! Gaitz oriek erremediatzeko, penitenzia egin bear det, ejenplo, ta konseju onak guztiai eman bear dieztet. Aurrera guztiok Jainkoa serbi dezagun, Errosario bat Ama Birjiñari debozioz esango diot.

 

aurrekoa hurrengoa