www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTE SANTUKO PAUSO,
EDO MISTERIOAK.
ERRAMU EGUNEKO
JESU KRISTOREN SARRERA

 

        I. Pensezazu Jesus gure Redentorearen Biotzeko amorio paregabea, ta zer kontentu andiarekin Jerusalenen sartu zan, Aita eternoaren onra, ta gure ona billatzen zuela. Baziekien Jaunak, zeñ laster afrentaz, penaz, ta tormentuz beterik bizia kendu nai zioten; baña alere gu salbatzeagatik guzia nai zuen.

        II. Pensezazu, zeñ manso, ta zeñ umill astoko baten gañean Errege guztien Erregea bere triunfo onetan sartu zan: nola Jainkoak ala nai, ta Errikoak alegriaz beterik lasterka bidera Jesus onari irten, da beren soñeko, ta erramuakin bidea apañdu zioten, eta nola beren biotzak eman nai ziozkaten.

        III. Pensezazu, zer kanta eder, ta alabanza gozoak Jaunari jendeak ematen ziozkaten, eta nola zioten: Jainkoari gloria zeruetan: eta ongi etorria ta bedeikatua izan dedilla aren izenean datorren Jaun au. Begira ondo, Jesus maiteak zeñ gutxi alabanza oriek estimatzen zituen, obeto ziekienak bezala, zeñ laster utzi ta ukatuko zuten, da eriotzako sentenzia nola emango zioten.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Egiazko umildade, ta pobrezaren Maisu Dibinoa! Lurreko anditasun, da ondasunen Jabe bakarra Zu izanik zure triunforik andienean, astotxo batean, da besterenean Errian sartu ziñan. Onetan zuk erakutsi ziñigun munduko gauza guziak oñ pean idukitzen. O zeruko Maisua! Zure argia, ta grazia betor, zure gisa gauza gutxirekin kontentu izateko lurrean, ondasun guziak zurekin gozatzeko zeruan.

 

aurrekoa hurrengoa