www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS AMA SANTISIMAGANDIK DESPEDITU,
TA ORTURA JOAN ZAN

 

        I. Pensezazu nolako argi dibino, debozio, ta amorioarekin Ama Birjiña bere Semearen Misterio oietan zegokean. Oriek akabatu, ta Amaren erretiroan sartu zan, da bere Pasio ta Eriotza igarotzera zijoala kontu eman, da despedidan esango zion: Guziaren berri dakizu, nere Ama maitea, ta Aita Eternoaren borondatea da, Ni justiziagatik, ta munduaren erremediorako, tormentu, ta afrenta arrigarriakin Gurutzean illtzea. Oriek laster iragoko dira: eta irugarren egunean bizirik, ta gloriaz janzirik Zu ikustera biurtuko naiz. Ordua da: prisa det; zure lizenzia, ta bendizioa indazu.

        II. Pensezazu, nola Ama Semeak laztan dibino batean urtu, ta desegiñik, korde, edo itzgabe bezala geldituko ziran. Zer biotzetako ai, negar, da ansiak an izango ziran! Semerik santuenari Amarik onenak zer esango zion. Pena, ta suspirioen artean esango zuen: Jaunaren borondatea egin bedi nigan. Eta Jesus ona, bere Ama dolorezko itxaso bat egiñik utzi, ta Jesemaniko Baratzara joan zan.

        III. Pensezazu nola berandu, illunpean, amaika Apostolo tristezaz beteakin ara joan, da Orazioa egitea agindu zien: Pedro, Joan, da Diego artu, ta barrenago Jesus sartu zan, da beñ, da berriz orazioa egin, da irurak lotan arkitu, ta kontuz zeudela esan zien: begira, triste dago nere anima, eriotzako zorian bezala. Espiritua prest dago, baña aragia argala. Irugarrenean biurtu zan, ta orazio luzeagoa egin, da Aitaren borondatea nai bazuen ere, bere tormentuak, eta eriotza gogorra añ aldean ikusi, ta agoniako ansiakin, odolezko izerdi andi batek, lurreraño odola zeriola, Jesus onari eman zion, eta Biotz amorosoa konfortatzera Aingeru bat Aita Eternoak bialdu zion.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Aingeruen alegria, ta gloria bizia! Zer dezu, Jauna! Zerk zure Biotza orrela estutu, ta eriotzako puntura ekarri du? Baña zerk, ezpada gure pekatuen erio gustoak? O borrero odolgiro infernua baño gogorragoak, Jesusen Biotz dibinoa eriotzako tranzeraño ekarri dezuten eralleak! O desditxarik tristeena! Damu det, biotz guztitik nere pekatuaz. Oiek dira zure eralleak: damu det: eta agonia tristean nik laguntzeko. Zuk naien dezuna, damu au da: nik ere nai det, Jauna: zure borondate santua aurrera beti egin nai det.

 

aurrekoa hurrengoa