www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN EGUNEAN

GORPUTZ ILLAREN ESTADUA, EDO EGOERA

 

        I. Kontu egizu, ill ezkero animak bere gorputzari begiratzen diola. Nolakoa dago? Gorputz ill, itsusi, ikaragarri bat: ikusten eztu, mobitzen ezta, sentitzen eztu: eta guztiak utzi, ta aren iges dijoaz.

        II. Ill janzia zer da? Edozeñ erropa zatar, edo habitu pobre bat: ta ori ere nork janzi, ozta arkitzen da: begiratu, ta guziak ikaratzen ditu.

        III. Nora daramate? Elizara. Sazerdoteak kantatzen, da besteak ondoren. Eleizako ofizioak egin, ta lurpean sartzeko, diranak bakarrik uzten dute an usteldu, ta arrak jango dute: eta orra gorputza erregalatzea zer dan: eta anima tristea orregatik bearbada galdurik infernuan.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Joango naiz, Jauna, Eleizara, eta Aldarean Zu adoratu, ta zure grazia eskatuko dizut. Obi baten gañean belaunikatu ta bost bider esango det: «Nere etxe, edo lekua au izango da: ill ezkero nere gorputz au emen sartuko dute, ta usteldu, ta arrak jango dute. Ai: obe det penitenzia orañ egin, gero betiko bizi dedin.

 

aurrekoa hurrengoa