www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN PURIFIKAZIOA,
TA NOLA TENPLOAN BERE SEMEA OFRENDATU,
TA EROSI, EDO ERRESKATATU ZUEN

 

        I. Pensezazu, nola Jesus jaio, ta berrogeigarren egunean, Jaunaren Legea betetzeko, Ama Birjiña Semea bere besoetan zuela, Tenplora joan zan: eta zeruak, eta Aingeruak baño garbiago bazegoen ere, Purifikazioko, (esan nai du), garbitzeko legea, bear bazuen bezela, osoro kunplitu zuen. O zer atsegiña presente onetan Trinidade santisimoak artuko zuen, eta lege santua ondo gordetzeko zer ejenplo ederra Jesus maiteak, ta bere Amak guri eman ziguten!

        II. Pensezazu, zer Pede, umildade, ta amorioarekin Ama Birjiñak Aita Eternoari bere Semea gure pekatuakgatik ofrezituko zion, eta Jesus ona bere Aitari sakrifizio onetan nola emango zitzaion. Orduan Ama Birjiñak usakume parea beregatik, eta bost siklo, edo bost diru bere Semeagatik eman zituen: eta Tenploan gure Redentorea erosten bazuen bezala, erredimitu, ta beregan artu zuen. O zer negar gozoak egingo zituen!

        III. Pensezazu, Gizon andi, ta Andre asko Tenploan orduan egongo zirala. Baña Simeon justuak, ta Ana alargun santak bakarrik Ama Semeak ezagutu zituztela; zeren fede bizi, ta amorio guztiaz Jesus, ta bere Amaren begira zeuden. Agure Santu, ta Ana Profetisak ditxazko enkontru onetan zer zeruko atsegiña beren biotzetan artuko zuten; da Semearen Pasioko tormentuak, ta orduan Amaren biotza igaroko zuen dolorezko ezpata Simeon santuak adierazo zion.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Birjiña Ama, ta birtute guztien egiazko ispillua! Zure umildade au ikustea, ta pekataria baziña bezala, legean zu sujetatzea, zeñ lotsa andiko ejenploa dan guretzat! Guk pekatariak gerala ere, gure soberbia erakusten degu, ta justu, ta onzat guztiak gu idukitzea nai degu. Ama santisimaren ejenplo miragarri onekin, gure pekatuak agintzen duten bezala, umilla gaitean: da orien damu, ta konfesio oso batekin gure animak garbitu, ta Ama Birjiñaren eskuetatik, gure biotzetako ofrenda Jainkoari eman diozagun.

        Bost bider umillatu Jaunaren aurrean, da lurrari mun egin ta bost Abe Maria, ta bost Gloria Patri esan.

 

aurrekoa hurrengoa