www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN TENPLOKO PRESENTAZIOA

 

        I. Pensezazu zeruko Aur estimatu, edo Jainkoaren milagrozko Alaba Maria, S. Joakin, ta Santa Anak, nola irugarren urteraño beren joiarik preziosoena bezala gorde, ta azi zuten: eta zeren Jainkoak emandako, ta graziazko doai eder ori bera Tenploan serbitzeko, konsagratu, ta botoaz agindu zioten, promesa kunplitzera, fede, ta debozio guziaz irurak joan ziran.

        II. Pensezazu, Maria Santisima iru urteko Aurra bazan ere, argi dibinoaz beterik, Tenploan betiko Jauna serbitzera biotzeko atsegiñik andienaz joan zala: an eta presentatzeko nola Sazerdoteak lenengo grada edo mallan paratu, ta Erregiñaren aire, edo Majestade plantarekin, amabost gradetan bera bakarrik amorioak anima eder ari bere egoak emanik igo zan.

        III. Pensezazu, zer fede, ta nolako espiritu, amorio, ta debozioaz bere biotza, ta zan guzia Aur ederrak Jaunari eman edo konsagratu zion: eta Guraso santuak betiko eman zioten. Aingeruak beren Erregiña ala ikusi, ta miretsirik egongo ziran: eta Trinidade guztia, zeruak baño ederrago zan Sagrario prezioso, ta Tenplo bizi artan ederritzi, ta bere gloria, ta atsegiñik andienarekin Maria SSaren animan jarriko zan.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Guztiok degu, Jauna, Presentazio, ta ofrenda misteriozko onetan asko zer miretsi, ta zu alabatzeko, ta amatzeko lezio andiak zer ikasi. Gurasoak beren umeak Jainkoarenak bezela, bera serbitzeko nola ondo azi, ta Jaunari ez ukatu, ezpada biotz osoaz eman bear diozkaten: Seme ta alabak nola bereala Gurasoai sujetatu, ta orietan Jainkoari begiratu bear dien, eta bera beti serbitzeko goiz ofrezitu bear duten: Guztiok nola gure gorputz, ta anima, sentidu, ta alegin guzia, Jaunari Bateo santuan agindua bezala betiko konsagratu, edo eman bear diogun. Lagun zaguzu arren Zuk, o Birjiña Maria, birtute guzien Tenplo bizia, Misterio gozo onetan zuk emanikako lezio oiek, guk ondo ikasten, eta obero kunplitzen, zurekin gure Jainkoa beti alabatzeko. Amen.

        S. Joakin da Santa Anari, beren Alabarekin, iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria.

 

aurrekoa hurrengoa