www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS MAISU DIBINOAREN ZAZPI ITZAK

 

        Gurutzean josirik, ta esan al baño pena, ta tormentu andiagoakin bazegoen ere Katedra, edo leku altu artatik zeruko dotrina guri erakusteko, Jesu Kristo gure Jaunak Zazpi itz misterioz beteak esan zituen.

        Lenengo itza Redentore maitearen ofizioa egiteko, bere persegidoreenzat barkazioa Aita Eternoari ezkatzea, izan zan: Nere Aita: barkazaiezu, bada zer egiten duten eztakite.

        Bigarrena izan zan lapur onari Salbazioa seguratzea. Onek esan zion: Jauna, zure Erreinora zoazenean, nizaz akorda zaite. Eta zeruko Erregeak Gurutzetik eranzun zion: Seguru zaude: gaur Paradisuan nerekin egongo zera. O Jesusen Biotzeko amorio irazakia! O zer bitarteko segurua! O lapurraren ditxa! O zer gloria bizia!

        Irugarren itza zan bere Ama maitea S. Joani agintzea: eta au bere Amari ematea. Ala S. Joanek beretzat, eta bere kontura artu zuen Amatzat: eta Amarik onenak S. Joan, da gu argan bere seme, edo umetzat artu ginduen. O Jesus Aitarik onena! O pekatarien Ama gozoa!

        Laugarren itza bere Aita Eternoari egin zion: Nere Jainkoa, nere Jainkoa! Zergatik onela desanparatu nazu? Au pena ta tormentuetan esan zuen, da iltzeko zorian zegoela. O nere Jesus! Ta zer tristeza, ta naigabeak gugatik onela zure Biotza estutu zuten!

        Bostgarrena. Gure Salbadorea odolez guzia ustu, ta leortu zanean, esan zuen: Egarriak nago. Jainkoaren borondatea zan bere Semeari beazuna ta binagrea ematea. Orregatik esan zuen, da eman zioten. Gugatik geiago padezitzeko egarria zuen, da gure animak salbatzeko deseoa. O amoriozko zure animaren egarri bizia.

        Seigarrena: ikusi zuenean, bere Aitaren Legea, ta borondate guzia osoro bete, ta kunplitu zuela, esan zuen: Akabatu da guztia. Munduaren erremedioa egin da. Pekararien salbaziorako bear dan guzia egin det. O nere Salbadore maitea! O amorio paregabea.

        Zazpigarren itza izan zan, Aita Eternoari bere Espiritua enkomendatzea: ala atzeneko asnaseetan Seme maiteak esan zion:

        Nere Aita zure eskuetan nere Espiritua entregatzen dizut. Itz au esan, da burua makurtu, ta iltzan. O Jesus ona, ta egiazko gure bizitza! Munduarenzat betiko ill, da zuretzat bakarrik bizi nai det.

 

aurrekoa hurrengoa