www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

EJIPTON EGON, DA NAZARETKO ETXERA BIURTU ZIRAN

 

        I. Pensezazu, Jesus, Maria, ta Josef Jainkoaren borondatea egiten, da berak agindu artean, Ejiptoko jentil, edo jende itsu aien artean, txit ondo, ta kontentu beren pobrezan, Jainkoak nai zuelako, bizi izan ziran urte batzuetan. Zer pake, ta Jainkozko birtuteen ejenploak emango zituzten! Nola Ama Birjiñak, ta Josef maiteak beren esku bedeikatuakin bearra ederki egin, ta bear zuten janaria erabaziko zuten.

        II. Pensezazu, nola Aingeruak Josef santua abisatu zuen Jesus dibinoa ill nai zutenak ill zirala: eta Ama Semeak artu, ta bere errira biur zedilla. Santuak bereala obeditu zuen, ta beren Ongilleetatik kariño andiaz despeditu ziran. Ejiptokoak onetan zer pena artuko zuten, alako Joia preziatuak, Jesus, Maria, ta Josek joan nai zutenean! Iru zeruko persona aietatik zer argi, ta bendizio dibinoak Ejiptoar askok orduan artuko zituzten!

        III. Pensezazu, irurak beren errioronz alderatu ziranean nola Josef santua bildurtu zan, zeren jakin zuen, Erodes ill, ta Arkelao aren Semea Errege egin zala. Baña Jainkoak seguratu zuen, da Nazaretko Ama Birjiñaren Etxera biurtzea agindu zion, da ara txit ondo irurak allegatu ziran.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Ongi etorriak zeratela Bidezko Dibinoak, Jesus, Maria, ta Josef. Ongi etorri zeruko Etorkari paregabeak. Ordua zan Nazaretko Etxe ditxosoan zuek atsedeteko. Neke luze, ta portitzen ondoren atseden aldi on bat gozatzea, gauza justua zan. O lurreko Trinidade eder santua, gure atseden, da atsegin egiazkoa! Zuen pakezko egoeraz txit atsegin degu. O Josef maitagarria! Zenbat zuri zor dizugun! Bada gure Salbadorea, bere Amarekin, alako neke, ta peligro andien artean añ kontuz, ta ederki guretzat gorde zinduen. Esker onen señalean zureak dira gure biotzak, zuk jaunaren grazian beti gordetzeko. Amen.

        Besoak gora jaso, ta biotzetik Kontrizioko iru aktu, ta iru Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa