www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JESUS KONDENATU,
TA PILATOSI ERAMAN ZIOTEN

 

        I Pensezazu, Kaifasek, ta bere lagun infameak goiz ura ikustea asko deseatzen bazuten ere, gure Jesus onak, gugatik Padezitzeko, geiago deseatzen zuela. Alegiñaz goiz juntatu ziran, zeren beren gorrotoak erretzen zituen: ta Salbadorea bere linbotik etxura triste artatik eraman, da onen errespuesta aditu, ta guztiak bereala eriotzara kondenatu zuten: eta lasterka, ta itotzen Pilatori eraman zioten.

        II. Pensezazu, nola Sazerdoteak Jaunari bizia kentzeko sentenzia eskatu zioten Presidenteari; baña onek Salbadorea esaminatu, ta inozentea, edo kulpa gabea zegoela, esan zien. Orduan Juduak beren gezur, da deadarrekin eriotza berriz eskatu zuten; zeren Galileatik asi, ta Judea guztia alboratzen zuen.

        III. Pensezazu, Pilatos jentilak Jesus Galileoa zala aditu, ta Erodes Erregearen mendekoa, oni nola bialdu zion: zeren Jaunaren arrazoiak aditu, ta kulparik etzuela ezagutu zuen. Orduan Juduak Jesus mansoa arazo andian Erodesi presentatu zioten. Onek atsegin artu zuen, eta Jaunari gauza asko galdetu ziozkan. Nai zukean jolas egin, ta jostatzeko milagroren bat bere begiz ikusi. Baña Salbadoreak itzik atera etzuen, da zorotzat Erodes eroak iduki zuen.

        O nere Jesus, egiazko Jakintasuna! Pilatos jentilari añ osoro, ta ondo eranzun ziñion, zeren egia, ta justizia billatzen zuen; eta Erodesen aurrean mututurik edo añ isillik egon ziñan: zeren au Judua, ta Jerusalengo Errege bazan ere; baña txit soberbioa, ta desonestoa zan: eta onek zure Adiskide, ta Mandatari S. Joan Batistari, zeren egia predikatzen zion, neskatx ero danzari, ta Andre desonesta bategatik, burua ebaki, edo bizia kendu zion. Au da munduaren saria. Indazu arren, Jauna zure grazia, zure egia beti billatzeko, ta bear bezala itz egiteko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa