www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN BISITAZIOA:
JAINKOA BERE SABELEAN ARTU, TA
SANTA ISABEL BISITATZERA NOLA JOAN ZAN

 

        I. Pensezazu Birjiña SSma Jainkoaren Ama egiñik ikusi zanean, da Santa Isabel, bere lengusuak S. Joan Milagrozko Semea nola sabelean zeukan, Jaunaren borondatea egiteagatik, bere Erretiroa utzi, ta Judako errira, nekezko bide luzean, txit ariñ joan zan, da Zakariasen etxean sartu, ta zeruko Diosala Isabeli egin zion.

        II. Pensezazu, zer mirari dibinoak orduan ikusi ziran. Ama Birjiñak itz egin zuen puntuan, S. Joan Amaren sabelean zeruko atsegin ta doaiez beterik saltoka asi zan: eta Amak, S. Gabrielek asi zuen Diosala, edo Abe Maria akabatu zuen: Jainkoa, ta bere Ama alabatu zituen. Zer Espiritu Santuaren argi ta bendizioak Ama Semeen lenengo sarrera onek ekarri zituen! Alabanzarik dibinoenak. Ama Birjiñak aditu, ta Jainkoari guztiak bera alabatzeko umildade andiaz, bere Kanta dibinoan biurtu ziozkan.

        III. Pensezazu, nola Ama Birjiña ¡ru illabetean bere Lengusua kariño guziaz serbitzen an geratu zan: eta lenengo Diosal, edo itzetan alako Marabillak Jainkoak, eta bere Amak, S. Joan, da bere Amagan egin bazituzten, iru illa bereko denboran zer izango zan? Nork ori esan dezake? O Etxe, ta Etxeko doatsuak! Eta zu komulgatzean, zure biotzeko Etxean Jesus ona bere doai guziakin sartzen ezta? Nola bada Jainko guztiaren bendizioz bete bearrean, añ utsa, ta otza gelditzen zera! O fedearen falta!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Zer zeruko bisita au! O lurrean egiten diranak onela balira! Erausi         txarrik, esamesa, edo iñoren bizierako gaizki esanik an etzan. Ama bien artean guzia Jainkoa alabatzea izan zan: umildade, ta amorioaz elkar biak serbitzea izan zan. Zer ikasi badegu: ala ondo itz egiten ¡kas¡ dezagun: lurreko gezur, ta berri txarrak utzi, ta gure itz guziak Jauna, ta bere Ama alabatzeko izan bitez. Au da guziok ondo bear, edo bearren degun lezioa.

        Etxe ditxoso, ta Bisita artan bost Persona santu arkitu ziran: Jesus, ta bere Ama: Joan, da bere Aita, ta Ama: Bostai Abe Maria bina errezatu, Etxe artako bendizioak zure Etxera, ta Etxekoetara betiko etorri ditezen.

 

aurrekoa hurrengoa