www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

APOSTOLOAI EGUN ARTAN,
DA ANDIK ZORTZI EGUNERA BERAI,
SANTO TOMAS AN ZEGOELA,
JESUS BERRIZ AGERTU ZITZAIEN

 

        I. Pensatu, nola Juduen beldurrez ateak itxirik, Apostoloak beren erretiroan zeuden. Orduan Maisu dibinoa aien argaltasuna ikusirik, beren bildur artan animatzeko, Majestade, ta gloriaz beterik itxi artan sartu zan. Guzien erdian jarri ta esan zien: Pakea zuekin.

        II. Pensatu, zer zeruko atsegiña artuko zuten fabore onekin Apostoloak: eta bakoitza beregan soseguz gera zedin, Jesus onak esan zien: ez bildurtu. Ni naiz. Ona nere Gorputz egiazkoa bera.

        III. Pensatu, nola Santo Tomas etorri zanean beste Lagunak esan zioten, Maisu Dibinoa glorioso agertu, ta guzien erdian egon zala. Baña Tomasek esan zuen: nere begiz, da eskuz llagak ikusi artean ori sinistuko eztet. Andik zortzi egunera, ate itxietatik glorioso sartu, ta guzien aurrean jarri zan Jauna. Tomasi esan zion: Ona, Tomas nere eskuak, ona nere kostadua: ikusi ta sinistu ezazu. Santuak orduan argiturik esan zion: Nere Jauna, ta nere Jainkoa! Eta Jesus amorosoak: Ai Tomas! Zeren ikusi nazun sinistu dezu. Zorionekoak ikusi gabe, sinistu dutenak.

        O Pakezko, ta amoriozko Jesus ezti guziak baño gozoagoa! Nor zure amore bizian erre, urtu, ta desegingo ezta zure kariñozko bisira, ta berrogei egun aietako zure señale, ta erregalo miragarriak ikusi ezkero! Gure bear baziñan bezala, gugatik, gure ondoren, gure billa beti, ta zure gloriara igotzeko egun oietan ibilli ziñan. Guri Apostoloetan zeruko bidea erakusteko, ainbeste bider aiei agertu, ta berakin egon ziñan: da Misterio, ta Sakramenta guziak orietan erakusi ziñituen.

        O Pekatarien Salbadore bakarra! Gu animatzeko, Madalena, penitente santari aurreneko agertu ziñan: gero Pedrori: onek zure begietan ukatu bazinduen ere, zure bista amorosoarekin zeruko indarra artu, ta gu pekatari argalok zure fedean, da amorio bizian seguratzeko. Azkenik Tomasen animako llaga zure llaga preziosoakin sendatzera, eta onegan gure fede illa piztutzera afarilekura sartu ziñan, da guzien erdian jarri ziñan, guziok Zu ezagutu, ta amatzeko. O Jesus, nere Jauna, ta Jainkoa, zenbat zor dizugun! Baña zerekin pagatu eztegu, ezpada zure llaga orien merituakin. Beste beñ bosteun laguni zere burua erakusi ziñien, zure bizitza berria erakusteko; ta beste askori, Zu zerura igo baño len.

 

aurrekoa hurrengoa