www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN JAIOTZA, TA IZENA

 

        I. Pensezazu, mundu au pekatuetan ondaturik, ta gau erdiko lo triste pisuan zegoenean Maria Santisima Argi ederraren Ama, Jainkoa mundu guzia alegeratzeko bialdu, ta lurrean agertu zala, edo, Maria aurtxo gozoa jaio zala. Jainkoaren eskuetako obrarik ederren au, edo milagrozko kriaturik eskojituen au jaio zanean, Aingeru guztiak atsegin andiz bere, ta Jainkoa alabatu zuten, zeren jaiotza onek berri ondo guretzat ekarri zituen.

        II. Pensezazu Zeruetako Erregiña au jaio zanean Aingeruak alegeratu baziran, zer poza, ta alegria dibinoa, S. Joakin, da Santa Anak izango zuten, bada beren alaba preziosa, ta joiarik estimatuena begiz zekusten, eta Eguzki Dibinoaren egunsenti, edo Alba argi ederra ikusi, ta zer biotzeko alabanzas Jaunari emango ziozkaten.

        III. Pensezazu nola beren Alabari Maria, izen santua eman zioten: eta Mariak grazia guztien Itxasoa esan nai duela: eta aur paregabe au Jainkoaren Ama izateko, ondo gabeko Itxaso, eta bere edertasun, ondasun, doai, ta birtute guzien diñako ontzi garbi eder egin zuela. Zer fede, debozio, ta amorioaz S. Joakin, da Santa Anak beren Alaba, Jainkoaren Ama izan bear zuena aziko zuten!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Aurtxo eder jaio berri, munduaren onragarri, guzien Erregiña, Birjiña Maria milla ongi etorri zuri, ta milla esker Jaunari: bada goizeko izar eder argi, zeruko bidea guri erakustera, ta Jainkoa bera zerutik lurrera guretzat erakartera bialdu zaitu. Pekatuaz galduak geunden; baña graziazko Itxaso orretan pekatuak ondatu bear dute: orien barkazio osoa, ta erremedio ugaria zure Seme Dibibinoan Jainkoak ematen digu. O! Berari nai dakiola, zure bitartez gu berarenzat berriro jaiotzea, ta zuk lagundurik, egiazko penitenzia, ta biziera berri santu bat, zure Mantupean ta amorioan guk egitea.

        Birjiña Ama Maria, zure Izen gozo poderosoaz nere neke ta tentazio guzietan baliatuko naiz, eta ordua aditzen dedan guzian, Abe Maria errezatuko det: eta zure amorez egunoro S. Joakin da Santa Ana zure Guraso maiteai biotzetik deitu, ta eriotza on bat eskatuko diet.

 

aurrekoa hurrengoa