www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JOAKIN, DA SANTA ANAREN EGUNEAN

 

        I. Pensezazu, nola munduko Gizon, da Andre guztien artean Jainkoaren Majestadeak bere Ama Santisimaren Guraso izateko, Joakin da Ana bere eskutik bezala autetsi, edo eskojitu nai izan zituen. O ditxa! O fabore alde guzietatik paregabea! Zer doaiak, zenbat, eta nolako graziak orrerarako batari, ta besteari Jainkoak emango ziezten! Berak bai, ta bestek etziekien, ezkondu oiek biok zeruko onrarik andienera lurrean jaio bear zituela: eta berak bai, ta bestek eztaki, zer birtute dibinoak ditxa orretarako ezkondu oiei, edo Joakin da Anari eman bear ziezten.

        II. Pensezazu, zer pake, ta amoriozko biziera santua biak egiten zuten. Beren azienda, ta errentetatik urteoro iru parte egin, ta bata Jaunari bere Tenploan, da Sakrifizioetan, bestea pobresai ematen zien, da irugarrenaz berak onra andian bizi ziran. Onela Jainkoa luzaro serbitu zuten; baña urte askoren buruan Jaunaren bendiziorik, edo umerik etzuten, eta beren azienda baño ere geiago beren birtuteak, nori utzi deseatzen zuten, da orazio, ta limosnakin ori Jaunari eskatzen zioten. Tenplo santuan beñ batean biotz guzitik ori eskatu, ta Joakin bere Ejerzizio santuak obeto egiteko eremu batera erretiratu zan, da Anak bere ortuan ori bera egin zuen: eta biak boto bat, edo berak ematen zien frutua Jaunari betiko beretzat Tenploan emateko.

        III. Pensezazu, bere adiskide maite bien orazioak nola Jaunak aditu zituen, eta Aingeru batek zeruko berri onak ekarri ziesten: munduan sekulan jaio zan Alabarik ditxosoena emango ziela. Zer konsuelo dibinoa ta zer zeruko atsegin paregabea Aingeruzko Mandatu onekin Santu biak artuko zuten? Ta are geiago Santa Ana aurdun ikusi zanean, ta milagrozko bere Alaba Maria Santisima jaio zanean. O ditxa bere parerik eztuena!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Joakin da Ana, Jaunaren bendizio ugariz beteak! O Santu guztien doatsuenak! Mundo guzia ditxa andiz zuei zordun da: bada zuen Alaba Maria Jainkoaren, da gure guztien Ama maitea da. Onelako onra, ta gloria ordu onean goza dezazutela. Zuen orazioakin ori mundura ekarri zenduten bezala, gure pekatuen barkazio osoa erakarri zaguzute, zuekin zuen Alaba Santisima zeruan beti alabatzeko. Amen.

        Fede, Esperanza, ta Amoriozko iru aktu, ta iru Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa