www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN KONZEPZIO GARBIA

 

        I. Pensezazu, nola Jainkoaren Ontasunak mundu galdua salbatzeko, bere Seme bakarra bialdu nai izan zuen. Beste bide, edo modu asko, gu irabazteko bazituen ere, beretzat kostosoena artu zuen, bere amorio fin gabea guri erakusteko, ta gure anima, bear bezela estimatzen bide onetatik guri erakasteko.

        II. Pensezazu, orretako Gizon, edo Aur egiñik jaio nai izan zuela, ta besteak bezala, lurrean agertzeko, traza eman zuen Espiritu Santuak Ama Birjiñaren Etxe garbi, edo Tenplo ederra egiteko, ta Jainkoaren Semea bere sabelean artzeko: eta Adan, da Ebak eriotza ekarri baziguten, Jesus maiteak, ta Maria bere Amak graziazko bizitza zerutik ekarri zizaguten.

        III. Pensezazu, nola Ama Birjiñaren Anima, zeru guziak baño ederragoa, Jainkoak beretzat kriatu, edo ezerezetik egin zuen, da Santa Anaren sabelean sortu zan gorputzean sartu zuen, da lenengo izanaren instante artan bertan bere Amatzat eskojitua bezala, grazia dibinoaz bete, ta doai guziaz apañdu zuen.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Trinidade santisimoa Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua, iru Persona, ta Jainko egiazko bat, zeñean sinisten, da esperatzen dedan, ta zeña gauza guztien gañean, nere guztia bezela amatzen dedan. Nori, Jauna, sekulan gogoratuko zitzaion onelako marabilla? Zuk gure beartik ezertako eztezula, ta gu salbatzeagatik Gizon egin bear zenduela. Zure Ontasunak bakarrik ori eragin zizun, ta zure Ama maitearen sabelera erakarri zinduen. Milla grazia, ta alabanza zuri, Jauna miserikordia paregabe onegatik. Eta, Zu, o Birjiña Maria Jainkoaren Ama, Santa Anaren sabelera gure ditxarako ongi etorria zerala. Zure sortze, edo Konzepzio garbiagatik, eta orduan Jaunaren eskutik añ ugari artu ziñituen doai dibinoakgatik, arren alkanza zadazu grazia, pekatu guzietatik libra nadin, eta zure Misterio guztien jatorrizko iturri, edo zure festa guzien asiera au debozio, ta amorio guztiaz orañ, ta beti zelebra dezadan. Amen.

        Ama Birjiñaren Konzepzio garbiaren memorian goizoro iru Abe Maria errezatu bear dira eta orañ kontrizioko aktu bat biotzetik beraren onran egizu.

 

aurrekoa hurrengoa