www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU KRISTOREN JAIOTZA

 

        I. Pensezazu, nola Salbadoreak munduan jaioo bear zuenean, Aita Eternoak traza eman zuen bere Semea obedienzia, umildade, ta pobrezarik andienean jaiotzeko. Augusto Errege soberbioak agindu zuen, bakoitza bere jatorrizko, edo Guraso Nagusien lekuan asenta zedilla; eta obedienziagatik, Ama Birjiña, ta S. Josef, neguaren biotzean, Nazaretko beren Etxetik Belengo errira nekezko bidean jarri ziran: eta beren Aideen artean ostaturik iñork eman nai ez, ta abereleku, edo Belengo Portalean sartu ziran. O Familia Dibino, mundu itxuak ezagutu gabe, era onetan desanparatua! Atozte ordu onean nigana: nerea izango da ditxa. Jesus maitagarria atoz nere biotzean jaiotzera.

        II. Pensezazu, nola Josef Santuak bere Esposarekin Portaletxo pobre ori ondo garbitu, ta munduko Errege bakarra jaiotzeko maneatu, edo prestatuko zuten: eta Ama Birjiña zeruko kontenplaziorik gozoenean jarri zan, eta bere sabeleko frutu bedeikatu Jesus dibinoa milagroz jaiorik ikusi zuen. O misterio ezkutatu, ta miragarria! Birjiña Amak, belaunikatu, ta bere Jaun andi, orduan Aur txiki gugatik egiña, fede ta amorio guztiaz adoratu zuen, da bere oial pobre, baña garbietan bildu, ta trofatuko zuen, da Jainkoaren, da bere Seme ori, erreberenzia guztiarekin lasto gañean paratuko zuen. O! O! O! zer misterioa au!

        III. Pensezazu, Ama Birjiñak, eta Josef maiteak, Jainkoaren seme bakarra, Aingeruen alegria, ta gloria bizia, alako umiltasun, da pobrezan, lasto gañean, abere biren artean, otzez, ta negarrez ikusi, zer pensatu, zer esan, edo zer egingo zuten? Aur txiki artan Jainko andi bakar guztia adoratuko zuten: arekin batean negar gozoak emango zituzten, ta Jesusen amorio dibinoak beregan eraman, ta bere amorioan artuko zituen.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Nere Jesus! Zenbar nigatik umillago, txikiago, ta pobreago, anbat neretzat altuago, andiago, ta aberatsagoa! O zer lezioak zeruko zure Eskola onetan ditudan! Jesus, Maria, ta Josef Santisimoak. Ostaturik iñork eman nai ezpadizute, ona nere biotz pobrea, ta borondate ona. Atozte ordu onean onara; Iruren diñako ostaturik garbiena izan nai nuke. Pobre izanagatik ez nazute utziko: ta zuen saria utsa ezta izango, baizen ni ondasunez betetzeko diña, zuen graziaz. Amen.

        Jesus, Maria, ta Joseren erreberenzian, iru Pater noster, Abe Maria, ta Gloria.

 

aurrekoa hurrengoa