www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JESUS MAITEA,
BARRABASEKIN BAT EGIN EDO KONPARATU
TA ILTZERA KONDENATU ZUTEN

 

        Pensezazu munduan sekulan ikusi dan konparazio edo igoaldaderik arrigarriena. Jesus onaren, da Barrabas gaistoaren artean da erri guztiaren aurrean, nola Pilatosek egin zuen. Jesus inozentea libratzeagatik esan zien: Bietatik bata libratu nai det. Jesus, ala Barrabas nai zute? Jesus nerea: zer enzungo ote degu? Baña esker gaistoko an zegoen jendalla itsuak, lotsagabe deadarrez, Barrabas libre emateko, ta bestea (izentatu ere gabe) gurutzean josi, ta iltzeko eskatu zuten. O erri, ta erriko zori gaistokoak! Jesusen izen dibinoa ezin enzun, edo esan dezute! Jaun andi au zerutik zuekgatik jatxi, zuen odolekoa egin, zuen artean jaio, zuek bere Pueblotzat eskojitu, ta guzien gañean obratu, ainbeste milagro zuen fabore egin, ta geroenean pagu au ematen diozute?

        O Jesusen Jainkozko umildade, ta pazienzia! Pilatos jentil itsuak itsuski egin zuen, Zu Barrabasekin bat egitean. Baña itsusiago da, Zu Jesus ona, Santu guzien Santua, Barrabas baño ere gutxiago estimatzea? Ari bizia, ta zuri eriotza ematea? Ai, ta zenbat Kristau gaistok ezerezegatik egunoro edozeñ pekatu egitean, diote: Kristo, Barrabas baño gutxiago estimatzen dutela? Barrabas bizi dedilla, ta Kristo ill dedilla! O! Jesus Jainkoaren Semea, ta guzien Ongillea da: ta Barrabas lapur infame, gaizkille, ta errallea da! Ez nere Jainko egiazko, ta Salbadorea: bizi zaite Zu ordu onean, da sekula guzietan, ta sekulako ill bedi pekatua. Nere pekatu, ta zure ofensa guziaz damu det, Jauna, ta sekulako, zure graziarekin, propositu firme bat artzen det, zu bakarrik estimatzeko, ta bai amatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa