www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JESUS ONAK
SAKRAMENTU DIBINOA EGIN ZUEN

 

        I. Pensezazu, nola Ostegun santuko gau onetan bere azkeneko amorio guztia erakutsi zigun, da Pasioko tormentuetara baño len, bere Gorputz, ta Odol preziosoa Sakramentu adoragarrian afal ostean utzi zigun: eta etsaiak aren odolgiro egiñik, bizia kendu nai zioten denboran, bere bokadurik gozoena, ta erregalorik andiena, sala artan, bere kariño, ta sosegurik andienean guretzat eman zigun.

        II. Pensezazu, nola Apostoloak miretsirik begira zeudela, ogia bere eskuetan artu, bere Aitari graziak eman, ta bedeikatu zuen, da esan zien: Au da nere Gorputza. Eta orobat ardoa esaten ziela: Au da nere odola. Ta bere burua lenengo komulgatu, ta gero Apostoloai bere Gorputza, ta Odola Komunio artan eman zien. O mirari ezkutatu beti gurekin, da guretzat daukaguna.

        III. Pensezazu, zer fede, ta nolako debozio Apostoloak komulgatzean idukiko zuten, eta zuk nola komulgatu bear dezun ikasi ezazu: bada zugatik, eta zuretzat Sakramentuan geratu zan. Azkenik Sermoi guztiz gozo, luze, ta misterioz beterikako bat egin zien, da oraziora Ortura joateko, bere Amagandik despeditu zan.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Amorio dibinoa, ta Milagrorik andiena! O Jesusen Biotzeko Ondasun guztien Iturri ezin aortuko dana! Zerekin edo nola zure ondasunezko erregalo au pagatuko dizut? Zugana biurtzen naiz, Jaun amorosoa; eta nere biotzeko ontzia garbiro prestatu, ta Mai sagradu orretan Zu artuko zaitut, eta al dedan geiena Iturri onetara etorriko naiz, lurreko gauzen egarria kendu, ta zerukoak beti billatu, ta zugan arki ditzadan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa