www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN PEDRORI, TA DIZIPULO BIAI
JESUS AGERTU ZITZAIEN

 

        I. Pensatu, nola S. Pedro sepulkrotik biurtu, ta orazioan jarri zan: da Resurrezioko Misterioan pensatzen zegoela, bertan bere Maisu Dibinoa gloriaz beterik zetorrela ikusi zuen. O zer fabore, ta erregaloa! Nola Pedrok konfesatu, ta adoratuko zuen: amorez, ta dolorez urturik esango zion: Jauna, Zu zera Jesu Kristo, Jainko egiazkoaren Semea.

        II. Pensatu, nola bere pekatuaz lotsatu, ta damuz beterik barkazioa eskatuko zion: Aldegizu, Jauna, bada ni naiz pekatari galdu bat. Baña Jesus maiteak Pedroren fede, ta amorioa ikusirik, barkazio, ta bendizioa eman, da esan zion: bere Lagunak billatu, ta Misterio onen fedean konfirma zitzala. Pedrok mandatua egin zuen, da guziak sinistu zuten.

        III. Pensatu, nola goiz orretan Emausko Gastelura Dizipulo bi zijoazen Jesus maitearen gañean itz egiten, ta bien lagun egin zan. Ezagutu etzuten; baña irurak ostatuan sartu, ta Jaunak maiean Komunio sagradua biai eman, da erregalatu zituen, da ezkutatu zan. Biziro Jerusalena biak biurtu, ta Jesusen faborea kontatu zuten.

 

aurrekoa hurrengoa