www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA ZORTZIGARRENEAN

ZERURAKO BIDEA

 

        I. Bide bi baizik eztira. Animaren inozenzia, ta grazia, edo penitenzia. Bateo santuko grazia beti gorde det? Baña ai desditxa! Zenbat pekaturekin ori itsusitu, ta galdu det! O zer kalte negargarria!

        II. Pekatu oriei ondo dagokien penitenzia egin badet? Baña zer penitenzia! Orren igesi beti ta gauza guzietan ibilli banaiz!

        III. Ta ori orrela dala ere, salbatu uste det? Bai. Baña nondik? Bide oriek biok baizik eztago. Batetik edo bestetik joan bear det. Baña ai! Inozenzia galdu det: penitenzia egin nai eztet. Nola bada, edo nondik faliatu uste, edo nai det?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Nere Jainkoa! Zerura nere gogoak, eta biotza betiko jaso nai ditut. Ango ditxa guzien esperanzan bizitza santu bat egitera animatu nai det. Penitenzia, Jauna, damua, ta bizitza berria. Bide seguru onetatik ibilli, ta Ate onetatik zeruan sartu nai det. Iru kontrizioko aktu Trinidade SSmoari, bera beti amatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa