www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA GURUTZETIK JATXI,
TA OBI BERRIAN SARTU ZUTEN

 

        I. Pensezazu, Jesus bere Seme Dibinoa illik ikusi, ta zer naigabeak Birjiña Ama artuko zuten. Nola Josef santua ausardiarekin Pilatogana joan, da Gorputz santua enterratzeko eskatu zion. Nikodemus justua etorri zan, da biak Kalbariora igo ziran. Marabilla andiak an ikusi ziran, da Jesus ill ezkero, Jainkoaren Semetzat ezagutu zuten.

        II. Pensezazu, Ama Birjiñaren bendizioa Gizon santu biak artu, ta Gorputza al zuten debozio guziarekin desjosi, jatxi, ta Birjiña Amaren besoetan utzi zutela: onen orduko tormentu, pena, ta dolorezko naigabeak, eta ai tristeak. O biotzak erdiratzeko pensamentua!

        III. Pensezazu, nola Ama Birjiñaren beso laztanetarik nekez Gorputz santua artu, ta guziak amorez, da dolorez kurtutzen zirala, Mendi santu artan, izara garbi eder batean, ta obi berrian sartu zuten. O! sartu gaitean gu ere gure Redentore maitearekin. Pekatuarenzat egiaz ill gaitean, Jesu Kristorekin erresuzitatu, ta betiko zeruan bizi gaitean. Amen.

        Gure pekatuen damuz josirik, kontrizioko iru aktu andi egin, da obi artan, da Jesus maitearen oñetan bazeunde bezala, iru bider lurrari mun egin, gore biotzak berean beri gorde ditzan, Seme dibinoari, bere Ama Santisimaren eskuetatik emango diozkagu.

 

aurrekoa hurrengoa