www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN ESPEKTAZIOA,
EDO JESUS BERE SABELEKO FRUTU BEDEIKATUA
JAIORIK IKUSTEKO DESEOAK

 

        I. Pensezazu, gure Salbadorea beste aurrak bezela bederatzi illabetean, denboraren zai, jaiotzeko, bere Amaren sabelean gure amorez egon zala eta sabel birjinal ori zeru guztiak baño ederrago bazan ere, eta Jesus atsedeten egoteko egokiena; alere jaio, ta bere burua munduari erakusteko deseo biziakin, ordu bakoitza milla urte iritziko zion, ta len baitlen guretzat jaio naiko zuen.

        II. Pensezazu, nola Birjiña Amak txit argiro Jainkoaren Amaren ditxa paregabea ezagutzen zuen, eta Jesus bere semeak mundura etorri, ta agertzeko zeukan gogo dibinoa: Ama santisimak ere bere biotzeko amorio, ta ansiarik bizien, da beroenakin eranzuten, da laguntzen zion, eta munduaren erremediorako jaiorik bere besoetan adoratzeko, musurik, ta laztanik gozoenak emateko begiz ikusi nai zuen.

        III. Pensezazu, Jesus dibinoa guretzar jaiotzeko denbora etorri zanean, S. Jose gloriosoaren biotzean zer igaroko zan. Zer Jainkozko pozaldiak! Jainkoaren Semea aur txiki egiñik bere begiz ikusteko, adoratzeko, ta laztan amoroso asko emateko, zer gogo biziak. Nolako errespeto, ta umildadearekin, Maria, bere Esposa, ta Jainkoaren egiazko Amari begiratuko zion! Nola al zuen guztian pozik, ta amorez serbituko zuen!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Jesus, o Maria, o Josef santisimoak! Jainkoaren etorrera onetan zuen artean zer igaro zan, ta zuen biotzetako sentimendu, ta afekto dibinoak nork esan, edo pensa ditzake? Aingeruak ere lurreko Trinidade adoragarri ori ikusi, ta jaiotza miragarri onen begira, arriturik, gure esaeran egongo ziran. Zer bada Linboko Guraso santuak, eta batzuek lau milla urtean erorrera ditxoso onen begira zeudenak! Zuk ere bada deseo santu bizi oietan lagundu zaiezu. Gure pekatuen erremedioa, ta Redentorea dator, biotzeko iru kontrizioko aktu egiñaz, ta Jesus, Maria, ta Joseri iru Abe Maria esanaz, zure Biotza Jesus artzeko presta ezazu.

 

aurrekoa hurrengoa