www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN EGUNEAN

ERIOTZARAKO PRESTATZEA

 

        I. Eriotza santu bat nik logratzeko, zer egin bear det. Eriotzako orduan nik neronek naiko dedana.

        II. Eriotzako orduan, nik naiagatik, bearbada ezin egingo dedana.

        III. Eriotzako orduan, salbatuko banaiz, nai ta nai ez, egin bearko dedana. Kontrizioko aktuak, pekatutik alde egiteko proposituak.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Gaia ill bear banu bezala, Jauna, gauza guzietan zure bildur santuan biziko naiz: biotz guzitik gaur askotan esango det: Zugan sinisten, da esperatzen det; eta nere pekatu guziaz damu det: eta gauza guzien gañean amatzen zaitut. Jauna, S. Jose amorosoa bitarteko dedala eriotza on bat indazu. Zazpi Gloria Patri &c. San Joseri.

 

aurrekoa hurrengoa