www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO EGUNEAN

SALBAZIOAREN INPORTANZIA

 

        I. Nere salbazioa da egiteko bat, eta guztia nerea. Nik onetan pensatzen ezpadet nigatik nork pensatuko du?

        II. Egiteko au añ nerea da, non da dijoakidan, ni naizan guzia, nere anima, ta gorputza. Nik ori seguratzen ezpadet, nigatik nork seguratuko du?

        III. Nerea da egiteko au, ta nere eternidade guztia onetan dijoakit. Nik gogotik artzen ezpadet, nork nigatik artuko du?

        Zer egiten det, bada? Zergatik nere salbazioa billatzen eztet? Nere anima baño geiago amatu bear dedan gauzarik eztet. Betiko dan nere anima au baño gauza baliosoagorik eztet. Au galtzen badet, guztia betiko galtzen det.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Trinidade guziz santua! Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua, zeñean sinisten, da esperatzen dedan. Zu nere biotz guztitik amatzen zaitut. Zuk nere anima au zuretzat egin zenduen: eta nik Ama Birjiñaren, ta Aingeru santuen eskuetatik betiko ematen dizut,, da beti zu amatzeko. Iru Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa