AMAIKAGARRENEAN
NERE BIZITZAKO PROZESOA
I. Nere biziko instante bakoitzean prozeso au egiten ari da: eta egun bat etorriko da zeñean guzia irakurriko dan. Irakurriko da egin bear ez nuen gaitz guzia, ta orregatik ere nik egin nuena.
II. Irakurriko da egin bear nuen on guzia, ta egin ez nuena.
III. Guziaren betiko sentenzia emango zat: baña zer sentenzia? Nere obrakin nik orañ prestatzen dedana. Zer naiko det orduan?
AFEKTOAK, ETA FRUTUA
Ai juez guziz justua! Nere igaroko bizitza galduak ikaratzen nau: bada ainbeste obra on egin nitzakeala, nere nagiaz, ta utziaz, ta besteen esamesakgatik galdu ditut: eta nik egindako, edo besteai eragindako kulpaz nere anima bete det! Baña diranaz, Jauna, damu det: orregatik biotzetik bost kontriziozko akto egingo ditut.
|