www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JOSEF GLORIOSOAREN EGUNEAN

 

        I. Pensezazu, Jainkoak bere Semea mundura bialzeko, ta orren Aita usteko, ta Maria Santisimaren Esposo egiazko izateko, Josef, Santu guzien Prinzipe, bere Semearen, da onen Amaren Jabe egin zuela. Munduko onra, ta kargurik andien onek nolako santidade, birtute, ta doaiak eskatzen zituen, Jainkoak bai, ta bestek nork daki? Gauza ziertoa da, pensa al ditekean gradurik altuen orretan bear zituen grazia guztiak, Jaunak bere eskuan zeuzkanak bezala, neurri ugari, ta miragarrian Josef santuari, bere gloriarako eman ziozkala.

        II. Pensezazu, Grazia dibino oriekin, Ama Birjiñaren Eskolan, da onen ejenplo ederren artean zenbat egunoro aurreratuko zan! Zer zeruko argiak, nolako fabore, ta sugar gozoak Josef artuko zuten! Eta are geiago, Jesus maitea jaio ta ikusi zuenean, ta Aurtxo Dibinoak Aitari bezela begiratu, ta bere Biotzeko amorio guztiaz eman ziozkan bendizioakin! O zer mirari ederra!

        III. Pensezazu, Santu ditxoso onen kontura, Jainkoak bere Seme bakarra, ta onen Ama Santisima iduki zituela. Etxe, ta Familia dibino artako, Buru, Guraso, ta Gobernari Josef egin zuen. Zer Jainkozko neurri edo erreglan Jesus, Maria, ta Joseren pauso, lan edo bear, ejerzizio santu, ta birtute guziak iruren Animetan egongo ziran! Aingeruen etxizo miragarri bat; Jainkoaren atseginik gozoena, zeru dibino ori izango zan.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Mirarizko Josef santu guzien onragarria! O gure Bitarteko guzien artean poderosoena! O gure bizitzako, ta are geiago eriotzako anparorik seguruena! Jesus, ta Mariaren Biotzetako estimatuena Zu izandu ziñan. Bien amorioa bestek iñork baño obeto merezitu, ta logratu zenduen. O Santu bizitzan da eriotzan erregalatuena! Zorioneko zure izerdiakin biai jaten eman ziñien, ta biak gorde zinduen. Eriotzan Jesus, ta Maria lagun ziñituela, zure anima Santa entregatu ziñien. O Josef: zure deiez gaude! Negarretako ibar, edo leku onetan: zure, kontura beti, eta are geiago eriotzako orduan artu, ta gorde gaitzatzu: Jesus, ta Maria zurekin batean ikusi, ta alaba ditzagun. Amen.

        Bost bider esazu: Jesus, Maria, ta Josef, S. Joakin da Santa Ana: anpara nazazute beti, ta eriotzako orduan atozte nigana Amen.

 

aurrekoa hurrengoa