www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN BIZITZA EZKUTATUA,
EDO AMABI URTETIK
OGEI TA AMARRERAKO EGIN ZUEN

 

        I. Pensezazu, Jesus bere Gurasokin Etxera zanetik ogei ta amar urteetaraño zer umildade, ta obedienzia miragarrian Semerik onena bezela nola egon zan. Bere egiazko Amari, ta ustezko Aitari guzian sujetatu zan beti. O zer marabilla, ta ejenploa au! O munduko Gurasorik ditxosoenak! Nola, ta kontu andiaz beren Seme Dibinoa azi, ta serbituko zuten! O munduko Gisaseme, edo umeak! Zer Jesus umillaren Gurasoakiko amorio, obedienzia, ta birtute guzien ejenplo, ta lezio ederrak!

        II. Pensezazu, Jesus maitagarria urteetan, edo edadean bezala, jakinduria, ta grazias aurreratuaz zijoala. Edadean ikusten zan; baña bere jakintasun, ta grazia dibinoetan, zenbat geiago, ta aurrerago zijoan, nork esan, edo pensa al dezake, berak ezpada?

        III. Pensezazu, mundu guzia ezerezetik egin zuen Jaun ori bere bazter, edo erretiroan ezkutaturik, ta ixillik egon bazan ere; nola betiko orazio dibinoaz gañera bere Gurasoak serbitzen, da edozeñ gauza umillenetan laguntzea, azi, ta oitu zan; Santuak diotenez, Josef santuari, bere zurlanetan txit egokiro laguntzen zion. Bear zanean iltzeak jositzean, edo ginbaletaz ola zulatzean, nola Pasioko tormentuak gogoraru, ta bere gorputz dibinoa gugatik agindu, ta ofrezituko zuen. O zer amorioaz!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Birtute guzien Maisu dibinoa! Urte orietan zure ejerzizioak zertan, da nola ziran, Zuk bakarrik dakizu. Zer zeruko espiritu, ta nolako intenzio dibinoarekin zure obrak beren orduetan egingo zinduen! Zure Ama Santisimak bere esku eder garbiakin, ta bere biotzeko kariño guztiarekin ematen zizuna nola jango edo edango zenduen? O Jauna, gure obra, ta itz, ta gauza guztiak, Zuk bezala, esaten, da egiten erakuskutsu, Zure antzera Jainkoaren gustoko neurria betetzeko. Amen.

        Fede, Esperanza, Karidade, ta umildadeko iru biotzeko aktu.

 

aurrekoa hurrengoa