www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ANAS-EN ETXETIK KAIFAS-ENERA
JESUS ERAMAN ZUTEN

 

        I. Pensezazu zer bulla, deadar, da golpeakin, ta zer lotsa, ta nekearekin, kale aiek barrena Jesus maitea berriro atera zuten, da ministro billau aien tratu gaistoaz tiraka, Kaifas Pontifizearen Etxera eraman zuten. Testigu, ta testimonio falso asko an aditu, ta Salbadorea isilik zegoen. Baña Kaifas deabruzko enbidiaz errerik galdez asi zan, da esan zion: Ea Jainkoaren Semea zan? Eta Jesus onak: Ala zala, ta baietz, garbiro eranzun, ta Kaifas madarikatuak beste an zeudenakin bereala eriotzako sentenzia eman zioten.

        II. Pensezazu, nola arrabia infernukoz beterik, ziranak jaiki, ta gaizki esaka, ta golpeka Jesus umillaren kontra asi ziran: ta beren erara ase, edo aspertu ziranean, berandu zalako, Jesus ondo lotu, ta beeko gela illun loi itsusi batean seguratu, ta Sazerdoteok deskansuan lo egitera joan ziran. O nere Jesus maitagarria! Zer gau tristea, ta zer tratu pisua! Zure etsai amorratuak beren oi erregalatuetan, da Zu Jaun Dibinoa, deabruzko jende billau aien atzaparretan!

 

 

S. PEDROREN UKOA,
EDO NOLA JESUS UKATU ZUEN

 

        III. Pensezazu, gau triste artako tratu gaistoaz gañera, nola Pedrok iru Bider Jesus bere Maisu dibinoa añ erraz ukatu zuen. Zer biotzeko pena samiña tranze onetan artuko zuen? Bere etsaien artean zegoen: eta Pedro bere adiskide guzien buru, ta nagusiak añ laster ukatu zuen. Jakin naiez Pedro Etxe, edo jende galdu aien artean sartu zan: da berotzen su aurrean, ta Jesusen etsaien ondoan jarri zan: da pekatu bidean, edo peligroan sartzea orra zer dan. Eta Salbadoreak tentazioen kontra armatu bazuen ere, eta gau artan zer igaroko zan añ klaro esan bazion ere; Kristok esan zion bezala, Pedrok egin zuen: iru bider Jesus ukatu; eta ori ez eriotzaren, da gizonen bildurrez, baizik neskatx atezai zatar baten esanagatik, eta juramentu, ta maldizio ikaragarriakin.

        Ah Pedro, Pedro! Zure au artako balentia non da? Zure promesak, eta ausardia azkenik onetara dira? Zure Maisua ezagutu, konfesatu, ta lenago esan etziñion: Zu zera Kristo Jainko egiazkoren Semea? Gau artan berau esan etziñion: Zurekin ill bear badet ere ukatuko etzaitut. Nola bada orren laster, da iru bider ukatu dezu? Baña ah gure argaltasun itsua! Okasioak erakusten du bakoitza nor edo zer dan. Alere Maisu Dibinoak Pedrori begiratu zion: onek bere pekatu itsusia ezagutu zuen: da negarrezko penitenzia beti egitera, etxe artatik iges joan zan. Eta nora? Nora ezpada Ama Birjiña pekatarien Ama maiteagana. Onegana guk ere biurtu bear degu, ta Pedroren konbersioak bezala, gureak ere izan bear du.

 

aurrekoa hurrengoa