www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIRJIÑAREN S. JOSEREKIKO DESPOSORIOA

 

        I. Pensezazu, Tenploan egondu zan amaika urteetan zer zeruko bizitza Ama Birjiñak egin zuen. Jainkoaren Amagai eder onek bere Birjinidade paregabea an betiko konsagratu zion: da Donzella garbi guzien Erregiña bezala, Kastidadeko Botoa lenena egin zuena, Maria SSma izan zan. Lore zuri garbi eder ori beste birtute guztien ejerzizioan, Espiritu Santuak gobernaturik apañdu zuen: bere umildade paregabea, obedienzia, orazioa, karidadea, ta beste birtute guztiak aren Anima ederrean arkitzen ziran.

        II. Pensezazu, nola zeruko Margarita preziosa au amalau urteraño Tenplo santuko erretiroan gorderik egondu zan: eta orduan beste Donzellak bezala, Esposo bat artu zezala, Jainkoak ordenatu zuen. Munduan zan santuena, ta guztien artean egokiena, Jainkoak bere Amarenzat eskojitu zuena, ta Gizonik ditxosoena, San Jose gloriosoa izan zan: eta Zeruetako Erregiña, Ama Birjiña, Jaunaren borondatea egiteagatik, onekin desposatu edo ezkondu zan.

        III. Pensezazu, zorioneko Esposo oien bien ditxa, esan al baño andiagoa. Zer Jainkoaren eskutikako doai dibinoak esku garbi santuak elkarri ematean! O! Nork esan, edo pensa al ditzake? Zer zeruko biziera Esposa, ta Esposo, edo Josek, ta Mariak egingo zuten. Birtute guztiak Etxe artan, beren lekuan bezala zeuden eta zeruko leia santuan umildade, amorio, ta pake dibinoa beste obra santuakin an arkitzen ziran. O zeruko Eskontza, ta Ezkonduen ispillua!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Jainko zure obretan miragarria! O! Lurrean zuk eginda ikusi dan Ezkontza, edo Desposoriorik santuena! O lurreko ezkondu guziak! Emen bai, edo Maria, ta Jose santisimoen bizieran begiratu bear dezutela! Emen zuen arteko fede, amorio, ta pake santua ikasi, ta zuen anima ta biotzetako garbitasunaren lezio, ta erreglak ondo artu, ta obeto gorde bear dituzute. O pare Santu, paregabea! Maria, ta Josef, Joakin da Ana! Egiazko pakea, ta gure biotzetako garbitasuna zuen eskutik betor gugana.

        Familia sagradu Jesus, Maria, ta Josef, Joakin, da Anaren erreberenzian, bost Gloria Patri, ta bost bider lurrari mun egiozu.

 

aurrekoa hurrengoa