www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAU ARTAKO JAUNAREN NEKEAK,
ETA GOIZEKO JUNTA

 

        I. Pensezazu, Jesus onaren Biotza erarik tristeenean, ta txit esto gau artan egon zala: eta munduak ikusi duen gaurik illunen izugarriena au izan zan. Bere Ama zekuzan bakarra: ta bera linbo artan bakarrik eta loturik: Apostoloak igesi: batak edo Judasek saldu, Pedrok ukatu; ta guztiak infernuko etsaien artean utzi zuten. Ai nere Jesus, desanparatu guzien anparoa, ta triste guzien konsueloa! Zu onen bakarrik utzia! Zure Biotz, ta Persona Dibinoan gau pisu onetan zer igaro zenduen, Zuk bai ta bestek jakingo eztu, azken juizioan agertu arteraño.

        II. Pensezazu, nola etxe artako jende billau, mutill basorki pikaro likitsak Preso dibino Jesus beren kontura artu, ta aren kostuan, bulla, ta farra, burla, ta algara, iseka, ta jolasakin, gau ori irago zuten. Deabruak, ta aren mendeko jendalla infameak bai, ta bestek ezin asma zitzakean, gure Jaun umillak orduan ikusi zituen gauzak. O munduaren pagua! O munduko gaurik isuena!

        III. Pensezazu Jainkoaren Majestade guztia bazter infame artan, ala loturik, añ isilla, ta añ umilla, beren erara ikusi zutenean, nola deadarka, ta golpeka ekin zioten. Batak illeetatik, besteak bizarretik tiratzen zioten: batak belarrondokoa, besteak masallekoa, edo musuetakoa: batak ukabillka, besteak ostikoka: batak arpegi dibinoan txistu itsusiak, besteak samotu, edo begiak tapatu, eta nork eman, edo eraso zion, asma zezala. Batak emendik, besteak andik, ta guziak alde guzietatik irri, farra, eskarnio, ta algara egiten ziotela. O nere Jesus biotzekoa! Zer tratu, zer gau, zer modu da au?

        Ejenplo onetan ikasi dezagun, gure anima guk an gutxi estimatzen deguna, Jesus maiteak zenbat estimatzen duen; da kure erremedio, edo salbazioa zeñ garesti kosta zitzaion. Onela, edo Jaunak berak dakien bezala gau triste ori irago zuen. Sazerdoteak zarrak, edo agureak baziran ere txit goiz, da arin, Jesus illik ikusteagatik, jaiki ziran, da aren Majestadea lotutik, ta lengo tratu gaistoakin, kaleak barrena, beren Juntara eraman zuten.

 

aurrekoa hurrengoa