www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS, TA BERE AMA ERODESEN IGESI
JOSEF SANTUAK EJIPTORA NOLA ERAMAN ZITUEN

 

        I. Pensezazu, Jesas egiazko bizitza guri emateto jaio zaneko Erodesek bizia kendu nai izan zion. O mundu itsua! Zure gaitza ezagutu bearrean, zure erremedio, ta osasunaren kontra zeñ laster biurtzen zeran! Zeruko Errege Jesus maitea eztator ez Erodesi, ta ez besteri ezer kentzera, baizik zeruko ondasunak, eta bere erreino ta gloria guztioi ematera.

        II. Pensezazu, nola Aingeruak Jainkoaren parrez Josef abisatu zuen, Jesus, ta bere Ama artu, ta Ejiptora joan zedilla. Bereala ta ondo ariñ Josef, ta Maria Santisimoak obeditu, ta bidean jarri ziran, da Ejiptora iges egin zuten. Ara joan, da beren Zeruko Joia dibinoa ondo gordetzeagatik, Jaunaren abisoa etorri artean an pozik irurak askoren onerako egon ziran.

        III. Pensezazu, nola bitartean Erodesen errabia itsuak, Jesus ederra ilko zuelako, ainbeste ume inozenteri bizia kendu zien. Zer biotzeko pena, ta naigabea Aur inozente orien eriotzak ikusi, ta Jesus maitagarriak artuko zuen, da orobat Ama Birjiñak Josef santuarekin: eta aien Ama tristeak zer negar, da deadarrak! Aurtxo prezioso oriek Jainkoa betiko alabatzera joan ziran.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Pekatuaren ondorengo triste, ta pagu, edo esker gaistoa! Salbadore dibinoa zeruko bizia guri ematera dator; eta pekatari itsuak, Erodesen gisa, berari bizia kendu nai dio. O zer pagua! Ez orrelakorik, nere Jesus maitea. Ill bedi pekatua, ta betiko, eta Zu gure biotzetan beti bizi zaite, Jauna. Nere bide, pauso, ta asnase guzietan Jesus, Maria, ta Josef nerekin izan direala. Besoak gurutzetu, ta iru kontrizioko aktu, ta iru Pater noster.

 

aurrekoa hurrengoa