www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS GLORIOSOA AMA SS.MARI:
TA MADALENARI NOlA AGERTU ZAN

 

        I. Pensatu, Ama Birjiña bere erretiroan, da orazioan zegoena, ta bere Semea bizirik ikusteko deseo andiakin, orra non bere aurrean da gloriazko Majestade guztian jarri zitzaion: da lengo pena, luto, ta negar guziak aztuerazo ziozkan. O gloria, ta zeñ ondo merezia!

        II. Pensatu, Biotz birjinal artan igoko ziran zeruko atsegiñak, ta nola Jainkoa glorifikatuko zuen. Bere sabeleko frutu bedeikatu dibinoa añ ederra ikusi zuenean, zer poz aldi esan al baño gozoagoak aren Animak sentituko zituen! Zer amoriozko bien laztan estuak!

        III. Pensatu, nola goiz artan, da txit goiz, Madalena maite, pekatari penitente santari Jesus ona agertu zitzaion. Onen Gorputz Santua obian arkitu ez, da beste lagunak, eta Pedro, ta Joan obia utsa ikusi, ta andik errira biurtu ziran; baña amoriozko Santa au bere guztiaren, edo Jesusen billa zebillen; da Aingeruak etorri, ta an etzegoela esanda ere, ark Jesus besterik nai etzuen. Ala deseo bizi oiekin zebillela, an bertan Jesus bere Maisu dibinoa agertu zitzaion: da bere Adiskide santu guzien artean, lenena Madalena ikusi, ta konsolatu zuen. O amoriozko deseo santu, ta perseberanziaren indar paregabea!

 

aurrekoa hurrengoa