www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA SEIGARRENEAN

PENITENZIA EZ LUZATZEA

 

        Jainkoa ofenditu det? Bada dekretoa egiña dago: edo infernua, edo penitenzia. Berriz pekatura biurtu naiz: eta geroko esperanzan penitenzia utzi nai det? Baña nork iru gauza seguratuko dizkit?

        I. Penitenzia egiteko gero denbora izango dedala.

        II. Denbora badet ere, penitenzia egiteko gogoa izango dedala.

        III. Penitenzia eginda ere, gero etori, ta kondenatuko ez naizala.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Ta zer? Burlazko kontua baliz bezala, salbazioaren egitekoan ibilli bear det? Ta nere anima onela erabilli bear det? Ez ori, Jauna. Nagitasunak utzi, ta aurrera lenago, ta askotan konfesatu bear det. Konfesore on bat artu, ta kontuzako penitenzia egin bear det penitenziak gogotik eskatu, ta esaten didan guztia egin bear det.

 

aurrekoa hurrengoa