www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN EGUNEAN

ILL BEARRA BADAKIZU:
NOIZ, TA NOLA ESTAKIZU

 

        I. Sentenzia emana dago: ill bear det. Baña orren denbora, edo noiz eztakit. Orañ ordu onetan ill naiteke.

        II. Baña non, edo zeñ lekutan eztakit: pekatuan, pekatuko leku, edo bidean ill naiteke.

        III. Nola illko naizan eztakit: ondo ala gaizgi: Jaunaren grazian, ala desgrazian. Eta alere pekatuan alegere nago? Pekatura añ erraz, ta laster biurtzen naiz? Eta okasio guztietatik iges egiten eztet? Zer fede da nerea? Nola bizi naiz?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Gaurko egunean, nere Jainkoa, nere egiteko guztiak, kontuz, ta bakoitza bere ordu jakiñean egin bear ditut. Nik galtzen dedan ordua, nere azkenekoa izan diteke: ordu ori ondo igarotzean nere salbazioa segura dezaket. Beti ondo bizi, ondo iltzeko. Biotz guztitik iru kontrizioko aktu egin, da propositu ori kunplikuko det.

 

aurrekoa hurrengoa