www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JESUS LINBORA JATXI,
TA ERRESUZITATU ZAN

 

        I. Pensezazu, erioa bere eriotzarekin Salbadorek benzitu, ta aren Anima santa Linboko Guraso justuak pena artatik atera, ta glorian betetzera nola jatxi zan: ta emendik Kristoren Gurutze, ta Pasioko pelea guzien bitoriak asi ziran. Lurpeko leku illun ura bere sarreran gloriazko zeru bat egin zuen.

        II. Pensezazu, linboan ainbeste urtean zeuden Animak gloria bizi artan ikusi ziranean, zer alabanzak Jainkoari kantatuko ziozkaten, ta zer graziak Jesus onari emango ziozkaten, zeren ainbeste tormentu, ta bere amorezko eriotzarekin, edo biziaren kostuan, presondegi triste artatik atera, ta bere gloriaz bete zituen.

        III. Pensezazu, Errege bitorioso au katibu oriekin, da Aingeruak alabatzen zutela, Gorputz obian zegoena ikustera, ta piztutzera, nola joan zan. Ori illa, ta tormentuaz guzia puskatua, ta desegiña ikusi, ta Jesusen amorioa ezagutu, ta alabatuko zuten: da Jaunaren Anima ederra an sartu, ta puntu artan bere gloriaz apañdurik bizirik jaiki edo erresuzitatu zan.

        O Salbadore gloriosoa! Ordu onean zure jaikiera izan bedi. O gure esperanza guzia! Ordu onean Aingeru ta Santuakin glorifikatu nai zaitugu: bada gugatik ezin guziago ala umillatu, ill da enterratua izan ziñan. Ill bedi betiko gure soberbia, ta aizezko arrotasuna beste pekatuakin: ta zure Pasio, ta Gurutzeko umiltasun, da mortifikazioa gure biotzetara betor, zurekin orañ umillatu, ta illda zure gloriara betiko igo gaitean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa