www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU KRISTOREN AZKENEKO AFARIA

 

        I. Pensezazu, nola Jaunak S. Pedro, ta S. Joan afaria prestatzeko aurrera bialdu zituen; eta Jesusen mandatuaz batean. Jaun deboto batek bere Etxeko Salarik ederrena eman zien: an bear zana prestatu, ta Legeko ordu señalatuan Jesus beste Dizipuloakin etorri, ta afaldu zuten, ta graziak Jainkoari eman ziozkaten.

        II. Pensezazu, zer deseo, ta biotzeko amorioa Jesus onak, afari au azkenekoa bezala egiteko, erakutsi zuen, da guztiai esan zien. Maiean zegoen arkume erreari nola begiratuko zion, da artan bere burua, Bildots inozente gure amorez añ laster ill, da tormentuetan erre bear zuena ikusi, ta bera zala pensatuko zuen.

        III. Pensezazu, nola Jesus maitetsuak bere amorio dibino guztiarekin Aita Eternoari bere Gorputz sagradua Sakrifizio bizian gugatik ofrezitu zion. Zer amorezko, ta dolorezko deseoak aren Biotza alde guzietara estutu, ta aflijituko zuten! O nork daki ori?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Gizonik ditxosoena, zeñari alako mandatu gozoa Jesus onak bialdu, ta bere Etxan artu zuen? Zer Misterio dibinoak Etxe, edo zeru artan zelebratu ziran orduan! Nola Gizon deboto oni bere borondate ona pagatuko zion? Ta zenbat bider berak mandatu gozo, ta zeruko argiakin deitzen dizu zuri, bere egoera, ta atsegiñezko afaria zure biotzean egin nai duela: eta zuk beti itxi diozu! Ai ta zeñ gaizki! Kulpa guztien lotzaz, ta damuz beterik, Jauna, guzien barkazioa eskatzen dizut: indazu grazia, aurrera nere biotza zuretzat bakarrik beti gordetzeko.

        Aste Santuko Misterio, ta Pauso bakoitzean iru kontrizioko aktu beti egin bear dituzu, eta frutu andia aterako dezu.

 

aurrekoa hurrengoa