www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS ONA PRESO ARTU,
TA ANAS-EN ETXERA ERAMAN ZUTEN

 

        I. Pensezazu, odolezko izerditan Jaun au joan bazan ere, animo andiarekin Apostoloak prestatzera nola biurtu zan. Orduko Judas zori gaistoko Saltzallea bere tratua egin, da Jerusalengo Fariseo, ta Buru jakiñakin, ta kañalla, billau armatu askorekin zetorren bere Maisu Dibinoa preso artzera, ta ori ezagutzeko señale bere laztan falsoa eman zien. Baña bera aurreratu, ta laztan beltza Judasek emanda ere, Jesus ezagutu etzuten.

        II. Pensezezu, nola Jaunak galdetu, ta Jesus Nazarenoa nai zutela aditu, ta esan zien: Ni naiz. Jesusen itz bi oiekin, eun da geiago gizon, edo ziranak ortzaz gora illak bezala erori ziran; da sekulan jaikiko etziran. Baña Jaunak lizenzia eman zien; eta bereala billau aiek sokakin lotu zuten. Orduan Jesemaniko ortuan Jesus onak zer tratua eraman zuen, nork jakin edo esan dezake? Deabruz armaturikako jende aiek Jesus beren presa ikusi zutenean gaizkiesaka, deadarka, golpeka, atzaparka, ostikoka, ta oñ pean Jainkoaren Semea, ezin asperturik, nai zuten bezala, erabilli zuten.

        III. Pensezazu, azkenean ondo seguratu, ta Jaun Dibinoa Errira arazo, ta deadar andiakin nola eraman zuten, baña lasterka, itotzen bezala, erdi arrastaka. Jendeak iskanbilla artan Jesus preso, ta alako tratuan ikusi zuten. Anas Pontifizearen etxean onela sartu, ta an zeuden Sazerdoteak erdian artu zuten. Anas, bere Dizipulo, ta Dotrinaren gañean galdez asi zan: eta errespuesta manso bat Maisu Dibinoak eman ziolako, an zegoen morroi infame batek, lotsarik gabe esan zion: Zer orrela Pontifizeari eranzuten zaio? Ta esan, da egin, da gure pekatuen karga guztia zeraman beso madarikatua jaso, ta Jesus onari bere arpegi dibinalean bofetada ikaragarri bat guzien aurrean eman zion. O Aingeruak! O Zerua! O Lurra! Zer da au? Non zerate?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Pazienziaren Maisu Dibinoa! Zer naigabea zure biotzak artuko zuen lotsagarrizko afrenta, ta erida onekin? Ta ainbeste gizon andi begira zeudela! O edertasun egiazkoa, ta Aingeruen gloria! Nongo infernuko artz, edo otso amorratuak zure arpegi dibinoa orrela eritu, ta itsustu du? Baña ai! Nere pekatuak on egin dute! O madarikatuak! Guzien damuz lotsaturik zure oñetara nator, Jauna: barkazioa, miserikordia, bizitza berria.

        Pauso guzietan berezko Afektoak dira, gure biotzeko lastima, ta penarik biziena Jesus maiteari bere Pasioan erakustea, ta gure pekatuen lotsa, gorrotoa, damua, ta biziera santu baten proposituak. Eta au da Jesus onari bere penetan laguntzeko modurik onena.

        Frutua: iru aktu kontrizioko biotz guztitik beti egitea: ta ori batzuetan besoak gora zabalduta: besteetan iru bofetada gogotik zere buruari emanda: iru gurutze miñgañaz lurrean egin, edo ondo arrastatuaz: auzpez puska bat egon; limosna bat eman, edo jateko bokadurik onena utzi, ta orrela Konfesoreak emango dizkitzun penitenzia txikiak: eta guziak Pauso bakoitzaren memorian egin.

 

aurrekoa hurrengoa