www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO JESU KRISTOREN MILAGROA

 

        I. Pensezazu, Jesus bere Ama Santisimarekin Eztaietara konbidatua izan zala: eta ara joan, da Ezkontza santifikatu zuela.

        II. Pensezazu, nola ardoa faltatu zan, eta ori erremediatzeko Ama Birjiñak bere Seme Jaunari esan zion: Ardorik eztute.

        III. Pensezazu, nola ontzi andi batzuek urez betetzea Jaunak agindu zuen, eta ur ori ardo txit eder biurtu zuen, era ontzieratik atera zuten. Lenengo milagro au ikusi, ta guziak Jauna alabatu zuten.

 

        Jesu Kristo emendik aurrera munduarekiko agertu zan. Milagro txit andiak, eta asko egin zituen, eta pekatari andien konbersio miragarriak: Madalena penitente, edo pekatari santa, Samaritana, ta beste asko. Zeruko Erreinoa, ta arako bere Dotrina predikatu zuen. Apostoloai milagro guziak egiteko esku, edo grazia eman zien, da biñaka bere aurretik predikatzera bialdu zituen. Bere erretiroan bakarrik, ta bere Apostoloakin batean Ejerzizio santuak, eta orazioa egiten zuen. Apostoloak eskatu, edo galdetu zioten, Orazioa nola egin bear zan, edo ondo egiteko modua? Maisu Dibinoak bezala, nola eskatu bear dan, Pater nosterra esan, da bere zazpi Eskarietan guzioi ederki erakutsi zigun.

        Onela Mandamentuak, eta zeruko bidea erakusten, da guztiai onik asko egiten, azkeneko iru urteak, bere Pasio santuko denbora etorri zan artean irago zituen: eta Pauso, edo Misterio Dibino orien Meditazio laburrak orañ eman bear ditugu.

        Aste santua guk, ta Eleiza Santak Aste nagusiena esaten du; zeren Aste onetan gure Salbadoreak bere amorezko, ta dolorezko Misteriorik andienak agertu zituen. Ogei ta amairu urte, ta iru illabete orduan kunplitzen zituen lurran. Ostegun Santuko Afari, Legeak agintzen zuenean, amoriozko ejenplo ta dotrinarik gozoenak eman zituen: ala Apostolai oñak garbitzean, nola bere Gorputz, ta Odol preziosoa, Anima, ta Jainkotasuna Sakramentu Dibinoan guri ematean. Azkenik Pasioko Misterio miragarriak asitzeko, bere kariño guztiko dotrina, edo Sermoi luze bat despedidan egin zien: eta Jesemaniko ortura Orazioa egitera amaika Apostoloakin, gau illun artan, besteetan bezala, joan zan. An etsaiak preso artu zuten, eta amabost ordu baño len Gurutzean iltzeko josi izan zuten.

 

aurrekoa hurrengoa